Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Miarritzeko ikastolak ahalmen urriko haurren laguntzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Irailaren 25a | ± 48 s
Eginbeharrak
Miarritzeko ikastolak ahalmen urriko haurren laguntzaile bat (AESH) bilatzen du.
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian,
- Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena,
- Zailtasunak dituen haur baten garapena analizatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea
Baldintzak
- 2024ko urtarrilaren 8an lanean hasteko
- Kontratua: 3 urteko kontratua
- Astean 25 ordu
- Oren gehiago proposatuak izaten ahalko dira haurra bere etxean zaintzeko, kontratua mugatuan, 2024/01/08tik 2024/07/05a arte, 8 oren astean: astelehen eta asteartetan 16:15etatik 18:15ak arte eta asteazkenetan 9:00etatik 13:00ak arte
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuak direnek motibapen gutuna, curriculuma eta diplomarien kopia igor ditzatela:seaska@ikastola.eus

























