mintzalasai

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Aurkezpen publiko eta zabala
irudia ikusi | Aurkezpen publiko eta zabala

2025eko Urriaren 6a | ± 02 min 09 s

Nondik dator ON!?

2020ko konfinamenduan, mintzalasai.eus webguneak euskaraz bizitzeko, ikasketa jarraitzeko eta familian gozatzeko eduki ugari bildu, sortu eta jendartera zabaldu zituen.

60.000 orrialde ikusi ondoren, jaialdiko animatzaileek hiru ondorio nagusi atera zituzten:

  1. Euskararen inguruan baliabideak badaude, baina sakabanatuak eta gutxi ikusgarriak dira.
  2. Eduki horiek guztiak biltzeko eta antolatzeko plataforma erreferente bat behar da.
  3. Jendearengana zabal iristeko, proiektu hau ezin da Mintzalasai-ren baitan garatu, honek hiri eta jaialdi batekin gehiegi lotura baitu.

Horren ondotik, talde batek martxan jarri zuen ON!.

Zer eskaintzen du ON!-ek?

on.eus webgunea euskararen eta euskal kulturaren unibertsoan sartzeko ate nagusia da. Bertan aurkituko dituzue:

  • Sakoneko artikuluak, gaur egungo erronkak aztertzeko.
  • Baliabide praktikoak, transmisio linguistiko eta kulturala laguntzeko.
  • Agenda eguneratua, tokiko ekitaldi eta ekimenen berri ematen duena.
  • Audio-lexikoak eta deskargatzeko materialak, euskaran lehen urratsak emateko.
  • Euskarri multimediak (argazkiak, bideoak, podcastak), gure eguneroko aberastasuna erakusten dutenak.

Erreferentziazko gune bat da, ezinbestekoa bildu eta publiko ezberdinei eskaintzen diena:

  • Gurasoei, beren haurren hizkuntza garapena lagundu nahi dutenei,
  • Euskaraz ikasten ari diren helduei,
  • Euskaraz bizi nahi duten euskaldunei,
  • Euskararen inguruko jakin-mina duten kuriosoei.

Baina ON! ez da webgune hutsa: hirugarren gune interasoziazional bat ere bada, euskarari eskainia, Baiona Ttipiaren bihotzean. Guztientzat irekia!

Harro, lekukoa pasatzen!

Zortzi urtez BAB-eko aktualitateak, baliabideak eta agenda bildu eta partekatu ondoren, Mintzalasai-k harro pasatzen dio lekukoa ON! proiektuari.

Egitasmo berriak lekukoa hartu du, eta asmo zabalagoa du: Ipar Euskal Herriko bizitasun linguistikoa eta kulturala agerian jartzea, eduki anitz eta guztiontzat eskuragarrien bidez.

Ezagutu orain ON! proiektua eta murgil zaitez bere edukietan:

Euskararen ataria: www.on.eus

Euskararen egoitza: https://on.eus/baionako-guneak/


hari@
Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.