mintzalasai

Elkartea

Besta antolatzaile: zuk ere, euskararen erabilera sustatu

Mintzalasai elkarteak besta munduan euskararen erabilera bultzatzeko kit integral bat sortu du.

Bestak toki zentrala du Euskal Herrian
irudia ikusi | Bestak toki zentrala du Euskal Herrian

2019ko Maiatzaren 8a | ± 01 min 14 s

Teleskargatze librean edo zama-eskorga baten inguruan prest-presta, antolatzaileak erabiltzeko prest diren euskarri pedagogikoak atzemanen ditu.

17 euskarri desberdin:

  • Iruditegiak eta lexikoak: Edatekoa eta jatekoa euskaraz manatzeko.
  • Afixa pertsonalizagarriak: Prezio eta produktuak euskaraz bistaratzeko.
  • Fitxa praktikoak: Laguntzaileek publikoaren harrera euskaraz egiteko.
  • Elementu apaingarriak: Jendea euskaraz mintzatzea akuilatzeko.
  • “Ahobizi" eta"€œBelarriprest" txapak: Jendeen arteko solasak errazteko.

3 formula:

  1. Zuhaurek egizu: Euskarriak deskargatu eta inprimatu ondoko formularioa osatuz https://labur.eus/feBiK edo https://mintzalasai.eus/ ' atarian.
  2. Nire Kita: Materiala kostuprezioan erosi zuen erabilera propiorako.
  3. Prest-presta: Materiala Euskal Hirigune Elkargoari mailegatu.

Euskal elkargoa Mintzalasai elkarteari juntatu zaio materialaren hedapena bere gain hartzeko lurralde osoan. Kit sorta bat eskuragarri da Polo desberdinetan, tokiko besta antolatzaileen esku emateko. Xiberoko lurralde eremuan - 05 59 28 41 80

  • Garazi Baigorriko lurralde eremua - 05 59 37 32 03
  • Errobiko lurralde eremua - 05 59 93 50 77
  • Errobi Aturriko lurralde eremua - 05 59 44 15 99
  • Hego Lapurdiko lurralde eremua - 05 59 48 30 85
  • Baionako egoitza - 05 59 44 72 72

Info+' : https://mintzalasai.eus/euskara_bab/kit_besta


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.