mintzalasai

Elkartea

Uda honetan ere, erabili Kit Besta euskaraz!

Oroitu Kit besta euskarazi esker, zure bestan euskararen erabilera sustatuko duzula!

2023ko Ekainaren 21a | | ± 01 min 26 s

2012tik, Mintzalasai elkarteak Baiona"€“ Angelu"€“ Miarritze hiri eremuan euskararen aldeko lan bat eramaten du. Urte guziez, besteak beste, 50 eragile biltzen ditu euskararen erabilera, ezagutza eta sustapena lantzen dituen egitaraua antolatzeko.


2020an, elkarteak besta munduan euskararen erabilera bultzatzeko kit integral bat sortu zuen. Jadanik besta eta ekitaldi anitzetan ikusi ahal izan duzue: Lurrama, EHZ, Herri Urrats, ikastolen bestak, gaztetxeak, Glisseguna, Xaltaian fest...


Erabiltzeko prest diren euskarri pedagogikoz osaturik, edozein ekitaldi motari egokitua da:

  • Iruditegiak eta lexikoak: Edatekoa eta jatekoa euskaraz manatzeko.
  • Afixa pertsonalizagarriak: Prezio eta produktuak euskaraz bistaratzeko.
  • Fitxa praktikoak: Laguntzaileek publikoaren harrera euskaraz egiteko.
  • Elementu apaingarriak: Jendea euskaraz mintzatzea akuilatzeko.
  • “Ahobizi" eta"€œBelarriprest" txapak:Jendeen arteko solasak errazteko.


Deskarga itzazu euskarriak hemen: https://mintzalasai.eus/eu/baliabideak/tresnak/kit_besta

***********************************************************************************

Euskal elkargoa Mintzalasai elkarteari juntatu zaio materialaren hedapena bere gain hartzeko lurralde osoan. Kit sorta bat eskuragarri da Polo desberdinetan, tokiko besta antolatzaileen esku emateko.

  • Xiberoko lurralde eremuan - 05 59 28 41 80
  • Garazi Baigorriko lurralde eremua - 05 59 37 32 03
  • Errobiko lurralde eremua - 05 59 93 50 77
  • Errobi Aturriko lurralde eremua - 05 59 44 15 99
  • Hego Lapurdiko lurralde eremua - 05 59 48 30 85
  • Baionako egoitza - 05 59 44 72 72

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.