Elkartea #euskarazbizi #vivreenbasque
Eta orain zer?
Konfinamendu aitzineko bizia berreskuratuko ez badugu ere, oraindik goiti progresiboki aterako gira itxialdiko girotik. 11 analisia eginak izan dira mundu osoak bizi izan duen duen krisi horri buruz. Goizegi da konklusioak ateratzeko. Baina Mintzalasai elkartetik bizpahiru gogoeta partekatzeko gogoa dugu.
2020eko Maiatzaren 26a | ± 02 min 19 s
Egindako lanari buruz
8 astez, gure sare sozialak garatu ditugu eta jendea euskarara konektatzeko bide berriak esploratu ditugu. Webgunean 60 artikulu sortu ditugu, 59.000 orri bisitatuak izan dira, 28.000 sesio zabaldu dira eta 16.000 erabiltzaile berrik deskubritu gaitu. Ez ginuen hori espero! Mila esker artikuluak idatziz, bisualak sortuz edo edukiak partekatuz parte hartu duten lagun guzieri, egitasmo kolektiboa izan baita lorpena ere denena da.
Gure aldetik, webgunea den tresna horri beste dimentsio bat emateko gogoa dugu orain. Euskararentzat espazio partekatu komuna, sartzeko ate zabala eta biltegi antolatua izango den proiektu berri eta ausarta diseinatzen ari gira?Hor ere, euskalgintzako kide guzien ekarpenak beharrezkoak izango dira (gurekin harremanetan sar).
Lehen irakaspenak
8 aste hauetan, konfirmatu ahal izan da euskalgintzaren unibertsoan kalitate handiko jendea badela: euskal hedabideetan gu informatzeko lanean arizan diren kazetariak, etxetik etxera euskararekiko loturak atxikitzeko lanak bidali dituzten irakasleak, distantzian ere helduak euskalduntzen segitu duten formatzaileak? Euskalgintza soziala indartsu da bere oinarrietan, baina ahul funtzionatzeko baliabideetan. Datozen garai zailetan, haiei pentsatzen dugu!
Denbora libre berreskuratu horrekin, ikusi dugu ere jendea zentzu eta koherentzia bila. Batzuentzat, etxean euskara gehiago biziaraztetik pasa da; besteentzat euskara deskubritzetik. Gure esku da ereherri huntan euskara ikasteak eta euskaraz aritzeak duen zentzua ororekin partekatzea. Ez dezagun itxoin norbaitek gure ordez mundua alda dezan.
Beste transmisio bat posible da!
Zer erran etxeko giro konfinatu horretan euskaraz gehiago bizitzeko aukeraz baliatu direnei? "Biba zuek" lehenik. Eta "segi hola!" ondotik. Segi kultur ekoizpenak euskaraz kontsumitzen, euskal hedabideekin informatzen, haurrekin momentu goxoak euskaraz bizitzen, euskararen ikas prozesuan aitzinatzen, euskaraz bizitzeko gogo hori ozen aldarrikatzen?
Udaberria ahoa maska batez estalirik bizi gira. Batak besteari ezer ez transmititzeko babesten. Baina iritsiko da herriko plazetan, jostalekuetan, ostatuetan eta elkarteetan berriz topo eginen dugun unea. Gora bihotzak!