mintzalasai

Elkartea

Mintzalasai festibalak 10 urte beteko ditu aurten!

Festibala irailaren 20tik 26ra iraganen da eta jadanik prestaketa lanak hasiak dira.

2021eko Martxoaren 24a | | ± 53 s

Aurten, festibalaren 10. urteurrena ospatuko dugu. Hitzordu garrantzitsua izatea nahi dugu euskararentzat, transmisio eta trukatzeentzat.

Urtean zehar, Mintzalasaik 3 proiektu (Mintzalasai Euskaltegietan, Festibala eta Ikastetxeetan) eta 3 tresna lantzen ditu (webgunea, Besta Euskaraz kita eta hiztegitxoak: kokina, irainak?). Aurten, bereziki agerian ezarriko ditugu.

Mintzalasai eremu partekatua da. 2012tik, gure xedea da euskararen biziberritzearen alde lanean ari den jendea elkartzea.

Aurtengo edizioan ere, zuekin batera eraiki nahi dugu festibaleko programa. 10.a izanik, espero dugu inoiz baino ederragoa izanen dela. Horretarako, modu kolektiboan eta horizontalean lan egin beharko dugu.

Festibala irailaren 20an hasiko da, udako azken egunean; eta irailaren 26an bukatuko da, Europako Hizkuntzen Egunean bertan.

Data atxik! Save the date!


ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.