mintzalasai

Elkartea

"Euskara eskuz esku" tresna

Euskaltzaindiak EEE tresna sortu du Iparraldeko euskaldunentzat. Euskara batuaren arauak modu sinplean azaltzen ditu eta ezjakintasunak eta dudak argitzen laguntzen du.

2021eko Apirilaren 7a | | ± 01 min 02 s

Joan den urrian aurkeztu zuen Euskaltzaindiak Ipar Euskal Herriari egokituriko tresna hau. Hiztunen artean, euskara batuarekiko izan daitezkeen dudak edo ez ezagutzeak argitzea da asmoa, Iparraldeko euskara batuaren formak lehenetsiz.

Zer eskaintzen du EEEk?

Euskara batua Iparraldeko hizkuntza-testuinguruan ulertzeko euskarri zenbait proposatzen ditu:

  • Aurkezpen orokorra: proiektuaren nondik norakoak azaltzen dituena.
  • Arauak: euskara batuan idazteko irizpideak molde sinplifikatuan aurkeztuak.
  • Multimedia materiala (bideoak, ahotsak?).
  • Inkesta soziolinguistikoa, artikuluak eta informazio gehiago euskara batuaz eta euskalkiez.

Bestalde, EEEk aukera ematen du erabiltzaileen galderei ihardesteko Akademiaren Jagonet zerbitzuaren bidez.

EEE norentzat?

Trensa digital hau Iparraldeko euskaldun alfabetatuei zuzendua zaie nagusiki, euskara batua erabiltzen dutenei, hala nola irakasle, ikasle, hizkuntza-teknikari, euskara idatzia erabiltzen dutenei eta Euskal Herri osoan edo diasporan gai horretaz interesa duen edonori.

Erabiltzeko, egin klik hemen.


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.