mintzalasai

Elkartea

Ipuinak eta bideoak euskaraz haurrentzat

Booktegi webgunea euskal literaturaren Interneteko ataria da. Atal berezi bat dute haurrentzat: Eguzkilore.

2021eko Apirilaren 28a | | ± 48 s

Eguzkilore atalean 15 liburu atzematen dira urririk haurrentzat. Testuak Josu Zabaletak eta Fito Rodriguezek idatzi dituzte, ilustrazioak Irrimarra Ilustrazioek egindakoak dira eta Oihana Maritorena da irakurlea. Izan ere, ipuin horiek hiru modutara deskubritu ditzakegu:

  • Bideo-ipuin bidez: Oihana Maritorenak ipuina kontatzen digu bideo batean.
  • Liburua inprimatuta: PDF formatuan deskarga dezakegu eta ohiko moduan irakurri.
  • Audio-ipuin bidez: irudirik gabe entzun dezakegu kontalaria.

Momentu egokia hautatu eta gozatu euskarazko ipuinekin: https://booktegi.eus/euskal-literatura-euskaraz%E2%80%93eguzkilore

Urrunago joateko


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.