mintzalasai

Elkartea

Ostirala, kultura eta eztabaida

Mintzalasai festibaleko egitaraua egunez egun: irailaren 24a, ostirala.

2021eko Irailaren 17a | | ± 01 min 06 s

Ostiralean kultura izanen da egitarauaren ardatz.

9:00-13:00 BIARRITZ Marion aintzira

MUNTAKETA GOIZA

#auzolana | Apainketaren instalazioa, gunearen egokitzea, materiala biltzeko bidaiak, garbiketa, hornitzaileen harrera, seinaletikaren plantan ematea. Euskararen aldeko egitasmoak beti ederragoak dira taldean eramanak direlarik! Zatoz esku kolpe baten ematera (eta bazkaltzera).

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3051-muntaketa_goiza


10:00-12:00 BIARRITZ Museo historikoa

GAUARGI

#bisitagidatua | Eguna eta gaua oinarri dituen euskal egutegi tradizionaletik abiatuz, erakusketa honek gure ohitura eta tradizio zaharrak aztertzen ditu, denboraren eta espazioaren mugak gainditzeraino.

*Pase sanitarioa beharrezkoa

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3052-gauargi_erakusketa

18:00-22:00 BIARRITZ Lac Marion

PIJAMA GAUA

#zinema | Zatoz zure ñuñua, zure pijama eta zure estalgiarekin abentura magiko bat bizitzera.

18:00 Ipuin kontaketa.

19:00 Afari gurmanta.

20:00 Zinema (Lur & Amets).

Etzaulkiak, tapizak, taloak, edariak, krispetak, goxokiak, azukre bixarrak...

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3056-pijama_gaua


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.