mintzalasai

Elkartea

Euskara ikas(araz)teko garaia da!

Sartze huntan ere, Euskal Elkargoak eta Euskararen Erakunde Publikoak komunikazio kanpaina bat abiatzen dute, helduak euskara ikastera bultzatzeko.

2022ko Agorrilaren 26a | ± 02 min 14 s

Haurren eskola bidezko transmisioa garatzen ari den garaiotan, helduen euskalduntzea erronka estrategikoa da oraindik. Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoko datu soziolinguistikoek erakusten dute euskaldunen erdiak 50 urte baino gehiago dituela eta 25-49 urtekoetan, %16k baizik ez dakiela euskaraz. Belaunaldien arteko erabilera ahalbidetu nahi baldin badugu, ezinbestekoa da publiko horrek euskara ikasteko bideak zabaltzea.

Zeregin kolektiboa

Lan horretan ari dira Ipar Euskal Herriko euskaltegiak azken hamarkada luzeetan. Milaka herritar euskaldundu dira gau eskolei esker, eta horren gibelean euskara irakasleen ekarpena txalogarria da. Azken urteetan, instituzio publikoek helduen irakaskuntzaren egituraketa laguntzen dute eta iritzi publikoan eragiteko kanpainak ere abiatzen dituzte,"€œVivez le Pays Basque en VO" horren lekuko argia izanki.

Euskaraz bizi nahi dugunok ere badugu zer egin, inguruko laguna, lankidea, auzoa edo familiakoa euskalduntzera akuilatuz. Norberak atzemanen ditu argumentu egokienak, baina gure solasaldietan gaia mahaigaineratzeak merezi du. Baina ez da aski! Euskara ikasten ari direnekin, badugu bidelagun funtzio bat hobeki asumitzeko ardura ere. Gure jarreren bidez motibatu eta aitzinaraz ditzakegu. Alta, nahitara izan gabe ere, frangotan traketsak ere izan gaitezke. Zer hobetu dezakegu?

  • Harremanei irekiak izan gaitezen: gurekin mintzatuz ikasiko dute eta hiztun komunitateko kide sentituko dira.
  • Euskara maila egokitu dezagun: hiztegia errextuz, esaldiak laburtuz eta hitz jarioa emekituz.
  • Ulermenari arreta eman diezaiogun: gure erranaldiak errepikatuz, sinonimoak erabiliz, keinuak eginez, ulertuak girela egiaztatuz.
  • Ez gaitezen frantsesera lerra, uler gaitzan: eutsi euskarari, elkarrizketa elebidunak esperimentatuz.
  • Zoriondu ditzagun: euskaraz aritzea plazer hartu baduzu, adierazi zure solaskideari. Goresmen mezu batek norbait arra motiba dezake zenbait hilabeterentzat!

Kanpaina horrekin, Euskal Elkargoak eta Euskararen Erakunde Publikoak euskararen irakaspenaren gaia plaza publikoan ematen dute. Erabil dezagun, beraz, gure ingurukoekin gaia aipatzeko eta euskaldun-gaiekin gure jarrerak egokitzeko.

Info+


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.