mintzalasai

Elkartea #topaketa #rencontre

Fokus: Zer egin haurrik gabe?

Mintzalasai festibalak aukera ezberdinak eskaintzen dizkie helduei ere.

2019ko Irailaren 24a | ± 01 min 34 s

Irailaren 26an, ostegunarekin

ARNO ETA TXOKOLATE DASTAKETA

18:30>20:30 BAIONA Cazenave denda

Arnoa eta txokolatea, bi mundu hain hurbil eta hain ezberdin? Erraten dute bien arteko nahasketa harrigarria eta bikaina dela.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2349-arno_eta_txokolate_dastaketa

KOKTAIL ETA PINTXO

18:00>20:30 BIARRITZ Kranpota (Arrantzaleen Portua)

Bi tailer toki zoragarri batean: alde batetik munduko koktel desberdinak prestatzen ikasteko saio dinamikoa eta bestetik pintxo goxo eta landuen sukaldatzeko kurtsoa.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2350-koktail__pintxo

Irailaren 27an, ostiralarekin

EUSKARA IPAR EUSKAL HERRIAN

19:00>21:00 BAIONA Euskal museoa

Jean-Claude Iriart, Marie-Andrée Ouret eta Eneko Bidegain hiztunak izanen dira eta aipagai izanen dute: Euskal hirigune elkargoa sortu denetik, instituzionalizatzearen aukerak eta arriskuak zein diren. Herri mugimenduen eta hiztunen aktibazioa?

Irailaren 28an, larunbatarekin

HITZEN AHAIREA. ZERI KANTATZEN DIOGU EUSKALDUNOK?

10:00>12:00 BIARRITZ Mediateka

Gotzon Barandiaran idazle poeta eta Rafa Rueda kantari musikariarekin. Euskal kantagintzaren garapenaz aritzeko saioa. Euskal Herriaren, euskal musikaren, kulturaren eta hizkuntzaren historia garaikidea ulertzeko manera artistikoa.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2277-hitzen_ahairea._zeri_kantatzen_diogu_euskaldunok_?

KARRIKAKO ARTEA

10:00>12:00 BAIONA Spacejunk

Ezagutu eta ikasi hiriko muralei buruz. Izen ematea baitezpadakoa.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2354-karrikako_artea


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.