mintzalasai

Elkartea

Astelehena, mugi hadi!

Mintzalasai festibaleko egitaraua, egunez egun: irailaren 20a, astelehena.

2021eko Irailaren 13a | | ± 01 min 33 s

Festibalaren lehen egunean, astelehean, kirol jarduerak proposatuko dizkiegu helduei euskaraz:

18:30-20:00 ANGELU Sport ball

POLE DANCE LEHEN URRATSAK

#iniziazio | Zatozte kirol ludiko eta oso horren saiatzera eta diziplina horren onurak deskubritzera.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2971-pole_dance_lehen_urratsak


18:30-20:00 ANGELU Orok bat

BOTE LUZE PARTIDA

#trebatze | XX. mende hasiera arte artzainak mendietan jostatzen ziren. Bi talde parez pare lehiarazten dituen eskuz huskako jokoa.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2972-bote_luze_partida


18:30-20:00 BIARRITZ"€“ Portu zaharra

UR AZALEKO IBILALDIA

#deskubritzea | Miarritzeko Portu zaharreko itsaspea deskubritzeko, urpekaritza saioa. Ahalaz, maska eta aire tutuarekin etorri.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2973-ur_azaleko_ibilaldia


18:30>20:00 BAIONA - Zúzúlú

HATSAREN ETA BOZAREN KUDEAKETA

#tailer | Norbere gorputza eta postura hobeto kudeatzen ikasi bere baitako konfiantza azkartzeko. Izaki ahostunak omen gira?

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2974-hatsaren_eta_bozaren_kudeaketa


19:00-20:00 BAIONA - Atalante

KANTUEN KONTRABANDISTA

#estreinaldia | Xabaltx kantaria herriz herri joan da zaldiz, kantu zaharrak eta galtzeko zorian diren melodiak biltzeko eta gaur egungo artistei transmititzeko. Road movie musikala kontrabandoaren bideetan! Lehen 2 gertaldien aurkezpena, filmeko lantaldearekin.


EGITARAUA OSORIK: https://mintzalasai.eus/eu/ekimenak/festibala/egitaraua


hari@
Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.