mintzalasai

Elkartea

Asteazkena, haurren eguna!

Mintzalasai festibaleko egitaraua, egunez egun: irailaren 22a, asteazkena.

2021eko Irailaren 15a | | ± 02 min 48 s

Asteazkena haurren eguna da eta egun osoko bi egitarau proposatzen ditugu, bat Miarritzen eta bestea Baionan. Arratsalde bukaeran, keinu bat helduei: Escape Game jokoa euskaraz eta urririk!

Miarritzen:

10:30-12:00 BIARRITZ Mediateka

TRUKATRUK

#ikusgarria | Baratze bat, bi lagun, toki bat. Musika, poesia, mimoak eta kantuak. Emozioak, koloreak eta doinuak. Zuek eta gu. Zatozte zuen haur eta haur ttipiekin (3-7 urtetik goiti). *Osasun frogagiriarekin

Izena eman: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/agenda/2978-trukatruk_ikusgarria


12:00-13:30 BIARRITZ Jardin des Rocailles

PIKNIKA'LAKA'NIMATUA

#bazkaria | Ekarri zuen bazkaria eta parteka ezazue familian eta lagunartean, euskaraz.Jokoak, ipuin irakurketa, kantuak?

Izena eman: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/agenda/3037-piknika_laka_animatua


14:00-15:00 BIARRITZ Akuarioa

OZEANOAN BARNA, EUSKARAZ

#bisitagidatua | Marinel txikientzako bidaia liluragarria itsaso eta ozeanoetan barna. Bisita gidatua euskaraz eta itsas txakurren bazkaria. (6-12 urte) *Osasun frogagiriarekin

Izena eman: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/agenda/3038-ozeanoan_barna_euskaraz


Baionan:

10:00-10:30 BAIONA Libreplume

NINI IRAKURLEAK

#haurliteratura | Irakurketak, kantuak, esku-jolasak... belarri ttipi eta haien gurasoentzat! 0-3 urte. Izen ematea: contact@libreplume.fr


10:00-11:30 BAIONA Libreplume

ELEANIZTASUNA FAMILIAN

#elkarrizketataldea | Testuinguru eleanitzean handitzen diren haurren gurasoek galdera anitz dituzte horren kudeatzerakoan. Esperientziak trukatzeko eta gogoetak partekatzeko, elkarrizketa talde idekia animatuko du Montreuil inguruko elkarteak.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/agenda/3071-eleaniztasuna_familian


10:30-12:00 BAIONA La Poterne

HERRI JOKOAK

#iniziazioa | Arpana, toka, soka tira, zaku saltoka, esne untziak, lasto altxatzea, orga, kontrabandistak, ingudea? Eguna ongi hasteko hainbat aktibitate proposatuak izanen zaizkizue. 3-10 urte.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/agenda/3044-herri_jokoak


12:00-14:30 BAIONA La Poterne

PIKNIKA'LAKA

#bazkaria | Ekarri zuen bazkaria eta parteka ezazue familian eta lagunartean, euskaraz.

Izena eman:https://mintzalasai.eus/eu/berriak/agenda/3045-piknikalaka


14:30-15:30 BAIONA Hiribarneko mediateka

URMAELA

#ikusgarria | Kiribil konpainiak generoaren gaiari buruzko ikuskizun berri bat proposatzen digu. 5-10 urteko haur euskaradunentzat. *osasun frogagiriarekin

Izena eman: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/agenda/2982-urmaela


18:00etan eta 19:00etan BAIONA Too Late Escape Game

ESCAPE GAME

#abentura | Jadanik bizi izan duzu ihesaldi joko hiper-errealista bat euskaraz? Ordu bat izango duzue lagun artean gelatik ateratzeko. Enigma argitzeko, pistak eta aholkuak arretaz entzun.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/agenda/2021-09-22


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.