mintzalasai

Elkartea

Larunbata, Glisseguna, idazketa tailerra, ipuinak...

Mintzalasai festibaleko egitaraua egunez egun: irailaren 25a, larunbata.

2021eko Irailaren 18a | | ± 01 min 27 s

Larunbatean, Angeluko ikastolak eta Seaskak Glisseguna antolatzen dute Angelun, baina ez da hitzordu bakarra:

10:30-12:00 BIARRITZ Mediateka

IDAZKETA TAILERRA

#literatura | Inspirazioa goizeko ordu txikietan zerutik erortzen den gauza misteriotsu bat delakoan? Mito hori eta beste gisa bereko batzuk desegiteko prest? Miarritzeko mediatekak idazketa tailer ziklo berri bat abiatzen du. Idazlearekin bere lan egiteko moldeaz solastatu ondoren, testu txiki bat idazteko desafioa luzatua izanen da. Izena emateko: 05.59.22.28.86.

Izen emateak: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3053-idazketa_tailerra


11:00-12:00 BAIONA Euskal erakustokia

BAIONAN KANTUZ

#kontzertu | Zatozte kantarien entzutera edo haiekin kantatzera.


12:30-13:30 ANGELU Skate park

EUSKARA OSTATUAN INIZIAZIOA

#iniziazioa | Zure lagunak animatu etor daitezen euskaraz manatzen edo zerbitzatzen ikasteko.

Izen emateak:https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3055-euskara_ostatuan_iniziazioa


18:00-19:30 BIARRITZ Marion lakua

EUSKARA OSTATUAN INIZIAZIOA

#Iniziazioa | Zure lagunak animatu etor daitezen euskaraz manatzen edota zerbitzatzen ikasteko!

Izen emateak:https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3062-euskara_ostatuan_iniziazioa


19:00-20:00 BAYONNE Korail ostatuan

BIDERDI - KOLDO AMESTOY

#kondaira | Euskal Herriko eta mundu zabaleko kontakizun, zuzeneko kantu eta musikatxoei esker, bidaiaraziko zaituzte. Ipar EHko herritarren hizkuntza ibilbidea biltzen duen"€œErrances linguistiques" erakusketa multimediaren baitan.




hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.