mintzalasai

Elkartea

Milesker!

7 egun, 54 hitzordu, 31 toki, 51 elkarterekin elkarlana, 70 laguntzaile, 5.150 parte hartzaile. Mintzalasai festibalaren 10. edizioa arrakastatsua izan da!

Euskararen aldeko besta anitza, koloretsua eta aldarrikatzailea
irudia ikusi | Euskararen aldeko besta anitza, koloretsua eta aldarrikatzailea

2021eko Irailaren 29a | | ± 01 min 40 s

Mintzalasai festibalaren 10. edizioa irailaren 20an hasi eta 26an bukatu da, Europako Hizkuntzen Egunaren karietara.

Euskarak batu gaitu

Tailerrak, iniziazioak, ate irekitzeak, hitzaldiak, proiekzioak, ikusgarriak, bisita gidatuak? Euskararen inguruan elkartzeko hamaika aukera proposatuak izan dira. Inoiz baino pertsona gehiagok parte hartu baldin badu hitz ordu desberdinetan (%85eko betetze tasa), ohargarriena izan da hurbildu den jendearen perfila.

Usaiazko euskaltzaleetatik haratago, aurten euskaldun berriek, haur euskaldunen guraso erdaldunek eta euskaratik urrunduak direnek ere hartu dute parte. Haurrei zuzendutako hitz orduek arrakasta gehien bildu badute, helduak hurbiltzen hasi dira gure hitz orduetara.

Lanean segitzeko intentzio tinkoa

Mintzalasai izenarekin garatutako 6 egitasmoak berrituko ditugu datozen asteetan. Euskara publiko berri batengana ekartzeko gogoarekin, hobekuntza batzuk ekarriak izanen dira gaurko dispositiboei. Sakeleko hiztegi informalen banaketa zabalduko da, euskaltegi eta ikastetxeei zuzendutako programa espezifikoak berrituko dira, kit bestaren formatu arin bat erosgai emanen da eta paisaia numerikoa egonkortuko da.

BAB hiri-eremuan euskara eskuragarriago emateko lanetan ibili gira 10 urtez. Eta sortu dugun ekintza ekosistemak funtzionatzen duela frogatu dugu. Edizio berri horrek lantaldeak xumeki eta konkretuki ekiten segitzeko indarra eta gogoa eman digu. Jo aitzina!

---

Argazkiak: https://mintzalasai.eus/eu/ekimenak/festibala/artxiboak

Kanaldudeko lagunen bideoa: https://kanaldude.eus/bideoak/4900-mintza-lasai-2021

Gure informazioak errezibitzeko hari@: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/haria


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.