mintzalasai

Elkartea

Ideiak 2023 deialdia irabazi dugu!

Mintzalasai elkartea "Ideiak" aurrekontu parte hartzailearen irabazleen artean da. Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eramana, dispositibo horrek bi lurralde horietako biztanleak hurbiltzea du helburu.

2023ko Azaroaren 6a | | ± 01 min 35 s

Mintzalasai eta Eusko Ikaskuntza elkarteek beren jakitateak batzen dituzte, hizkuntza bitartekotza dispositiboak sortzeko eta zabaltzeko. Eleaniztasuna ezaugarri duen lurralde batean, euskara partekatuz, euskara biziberritzeko lan ludikoa egiten segituko dugu.

Hizkuntzen aldi!

Zehazki, zer egingo dugu aurrekontu horrekin?

Lurralde horietako biztanleendako dohainik, 3 tresna ezarriko ditugu hizkuntzen deskubritzeko:

1) Sakelako lexiko berriak eta berrituak.

2) Eguneroko gaiak biltzen dituzten irudigile ludo-pedagogikoak.

3) Euskara deskubritzeko tailer ludikoak.

Hurrengo hilabeteetan, beraz, espero ezazue ostatuetako erakusmahai edo liburutegietako apalategietan gai ez oso konbentzionalei buruzko lexiko berriak ikustea. Ideiaz beteta gaude.

Sarean ere eskuragarri izanen dira, osoki birdefinitua izanen den paisaia digital batean. Izan ere, konfinamendu garaian webguneak eta sare sozialek dimentsio garrantzitsua hartu zuten gure aktibitatean, eta haien audientzia biziki zabala da geroztik. Orduan konturatu ginen benetako premia bati erantzuten ziotela.

Tresna berri bat eraikitzen

Euskararen inguruan lan egiten duten beste eragile batzuekin batera, informazio eta sentsibilizazio estrategia berri baten definitzeko lanean ari gara. Publiko berriengana heltzeko aukera emanen digu, marka komun bat elkarbanatuz eta partekatuz.

Hurrengo asteetan gehiago esango dizugu. Bitartean, milesker gure alde bozkatu dutenei. Milesker ere Gipuzkoako foru aldundia eta Pirinio Atlantikoetako departamendua.

Info+: https://www.gipuzkoa64.eu/eu/ideiak/detalle/-/visualizarProcesosIdeiak/detail/viewResults/3


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.