mintzalasai

Elkartea

Uste baino gehiago girelako!

Luzaz erran eta idatzi dugu hizkuntza mehatxatuen etorkizuna hirietan jokatzen dela. Ipar Euskal Herrian, Baiona-Angelu-Miarritze hiri eremuan metatzen da biztanleriaren herena eta euskaratik deskonektatuena bai ezagutza aldetik, bai erabilera aldetik, baita belaunaldi berriei etxean eta eskolan transmititzen zaien hizkuntza aldetik ere.

2024ko Agorrilaren 23a | | ± 02 min 31 s

Baina azken datuek erakusten digute alor eta eremu desberdinetan eragin behar dugula: transmisioan eta erabileran, hirietan eta baserri munduan, erakartzean eta aktibazioan, zonalde erdaldunetan eta arnasguneetan, haurrekin eta helduekin, eskubideen defentsan eta hizkuntza bitartekaritzan? Bizi dugun testuinguru konplexuak gure begiarada zabaltzea eta jokamoldeak berritzera ekarri behar gaituzte.

Parentesietatik oasietara

Duela 13 urte Mintzalasai sortu ginuen auzolanetik eta ekintzatik, euskararen biziberritze prozesua konkretuki elikatzeko.

Urtero festibalarekin parentesia linguistiko ederrak zabaltzen ditugu, euskaraz mintzatzeko ohitura ez duten pertsonak elkarren artean bilduz, euskaldunen autoestimuan eraginez eta urtean zehar frantses hutsean bizi diren tokietara euskara ekarriz. Baina magikoak badira ere, zabaldu bezala itxi ohi dira parentesiak.

Mundu hobea eraiki

Lortu nahi badugu 2050ean Ipar Euskal Herriko biztanleriaren herena euskaraz lasai eta goxo bizitzea, transmisio kanalak zabaldu, euskaraz bizitzeko espazio iraunkorrak biziarazi eta plangintza partekatu ausartak beharrezkoak izango ditugu. Eredu berriak asmatu beharko ditugu elkarrekin, terrenoko eragile eta instituzio publiko; denentzat euskara norma eta inklusiorako giltza izango diren une eta gune desiragarriak.

Sentitzen ditugu jendartean hedatzen ari diren pentsamendu autoritario eta xenofoboak; entzuten ditugu"€˜kanpokoa' estigmatizatzen eta"€˜iragana' idealizatzen duten diskurtsoak egunero gure lantokietan, auzoetan, familia bazkarietan, hedabideetan? Guk argi eta ozen diogu ez girela etorkizunaz beldur."€œEz dok hamairu”, fatalitaterik ez da! Ez gira iragarpenek diotenarekin konformatzen, baitakigu auzolanean ingurumena eta geroa aldatzeko gai girela. Bataila horretan ez gira indartsuenak, baina irabaziko dugu gure borroka ederra delako. Euskal Herri eta Mundu anitzago, libreago, parekideago, justuago eta jasangarriagoa da jokoan!

Aurten ere, Mintzalasai festibala gomita batekin heldu da: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, autobusera igotzean, administrazioko harlekuan, haur parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 13tik 22ra, familian edo lagun artean, euskaraz gozatzeko egitaraua eder eta idekia antolatu dizuegu aurten ere. Elkartzeko eta euskaraz gozatzeko aukerak ez dira faltako. Mintza!

Info+: https://mintzalasai.eus/eu/ekimenak/festibala/presentation


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.