Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua
Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan… Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 13tik 22ra, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.
2024ko Irailaren 6a | | ± 01min 12s
EGITARAUA OSORIK
Egun bakoitzak bere izaera du, familian edo lagunen artean euskaraz aritzeko eta plazer hartzeko!
IRAILAREN 16a, ASTELEHENA
Mugi hadi
Futbol amerikarra iniziazioa, sofrologia musikala…
IRAILAREN 17a, ASTEARTEA
Hausnarketarako tarteak
Euskara teknikarien sare bilkura, Hizkuntzen bizikidetza komunikazio euskarrietan tailerra, On! Kanpaina: aurkezpena eta gogoeta, Hika tailerra, Ane filma…
IRAILAREN 18a, ASTEAZKENA
Haurren eguna
Ikusgarriak Baionako eta Miarritzeko mediateketan, joko animazioak, ipuin irakurketak, mus iniziazioa eta txapelketa…
IRAILAREN 19a, OSTEGUNA
Plazera hartu
Bask’ari euskaraz mintzatzeko bazkaria, Cazenave txokolateen laborategiko bisita eta Jastaketa, Goazen BAM: Gaskoiera ezagutu euskaraz, Koktel eta pintxo tailerrak…
IRAILAREN 20a, OSTIRALA
Kultura eta eztabaida
Baionako bisita gidatua, J.Salaberria & JM Larrasquet omenaldia, haurren gaualdia! – zine, kantu & dantza, Tabernaria bakarrizketa…
IRAILAREN 21a, LARUNBATA
Deskubritzeak
Bikoizketa tailerra, Idazketa tailerra, itsas bazterreko ibilaldi komentatua, Estitxu, Lurdes Iriondo, Maite Idirin: hiru emazte kantari gogoan gaualdia…
IRAILAREN 22a, IGANDEA
Besta familian eta lagunartean
Marion aintzirako gune zoragarrian, euskaraz mintzatzeko, elkartzeko, trukatzeko, plazer hartzeko eta aldarrikatzeko eguna.
Deskargatu egitaraua osorik hemen: