mintzalasai

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

2025eko Irailaren 30a | | ± 44 s

Irail hasiera honetan, Mintzalasai festibalaren karietara, Neologismoen hiztegia plazaratu dugu. Etorkizunera proiektatzen diren hizkuntza guziak bezala, euskarak ere errealitate berriak izendatzeko hitz berriak asmatzen baititu. Irainen eta ingeleskaden lexikoak bezala, euskaratik euskarara pentsatua izan da. Hots, erdaldunarentzat baino euskaldunarentzat pentsatua.

Biziberritze prozesuan den hizkuntza minorizatu batek komunitate sortzaile, urratzaile eta eraldatzailea beharrezkoa du. Musika biziagotzen delarik, dantza garaikidetzen delarik, hitzek ere euskararen biziberritze prozesuan indar handia dute. Josta gaitezen beraz; atrapazazu hiztegitxo hori eta zureganatu, partekatu, erabili.

Mundu geroz eta nahasiago batean, inoiz baino gehiago mintza gaitezen!


Artikuluaren eranskinak

hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.