Asteartea, hausnarketarako tarteak
Mintzalasai festibaleko egitaraua egunez egun: irailaren 22a, asteartea.
2026ko Irailaren 1a | | ± 01 min 43 s
09:00>12:00 BIARRITZ - Herriko Etxea
Komunikazio elebiduna, zergatik, nola?
#formakunta I Komunikazio elebidunaren erronkak ulertu eta euskarazko komunikazioa idatzizko euskarrietan txertatzeko oinarriak, metodoak eta teknikak hobeto ezagutzea.
Prestakuntza hau komunikazio-euskarriak sortu behar dituzten pertsona guztiei zuzendua da. Praktikak egokitzeko, hizkuntza-aniztasuna balioesteko eta frantsesez zein euskaraz komunikazio irisgarri eta eraginkorra garatzeko metodo zehatzak eskaintzen ditu.
18:00>20:00 BAIONA - Kupela sagardotegia
Tortilla tailerra
#tailerra| Tortilla pausoz pauso prestatzeko eta ezagutzeko tailer atsegina. Parte-hartzaileek oinarrizko jestuak ikasiko dituzte, osagaien hautaketatik hasi eta egosketa arte, ingurune eder batean, partekatzea eta giro ona sustatuz.
18:30>20:00 BIARRITZ - MEDIATEKAKO Baratzeak
Eider rodriguez & anari
#tailerra| Ipuinak eta kantuak uztartuz, Eider Rodriguezek eta Anarik ahozko tradizioaren indarra berreskuratzen dute, narrazioaren eta musikaren arteko bide berri bat proposatuz.
20:30 > 22:00 BIARRITZ - LE ROYAL zinegela
Runa Simi film-dokumentala
#dokumentala I Fernando, Cuscoko (Peru) aktibista eta bikoizketa-aktore gazte bat, bere hizkuntza indigena desagertzetik salbatzen saiatzen da. Bere ametsa da Walt Disney konbentzitzea, Errege Lehoia filmaren bikoizketa kitxueraz egiteko baimena eman diezaion, inken hizkuntzan.
Bidaia horrek bere semearekin duen harremana berriz pentsatzera eramanen du, aita gisa duen rola eta aktibista gisa duen engaiamendua uztartuz. 2025eko Biarritz Amérique Latine zinema jaialdiko documental ataleko publikoaren sariaren irabazlea. Ondotik, mahain inguru bat izango da gai honen inguruan: Dokumentalak, hizkuntzen egoerari eta etorkizunari buruzko transmisio eta hausnarketarako tresna.





















