mintzalasai

Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi

Lan eskaintza Euskaltzaleen Topagunea elkartean

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskaltzaleen topaguneak Ipar Euskal Herriko Euskaraldiko komunikazio teknikari bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!

2022ko Maiatzaren 18a | ± 01min 12s

Eginbeharrak

Euskaltzaleen topaguneak Ipar Euskal Herriko Euskaraldiko komunikazio teknikari bat xerkatzen du, Ipar Euskal Herriko komunikazio eta ekitaldien antolaketarako funtzioak bere ardurapekoak izanen dira.Ipar Euskal Herrian bi langilez osatutako lantaldea izanen da, instituzio publiko eta euskalgintza sozialeko eragileekin elkarlanean. Euskal Herri mailan Topagunea elkarteko lankideekin sare batean lan eginen du.

Eskaturiko gaitasunak

  • Komunikazio ikasketak edo komunikazio lanetan esperientzia
  • Ekitaldien produkzioan esperientzia
  • Sareko tresnen ezagutza eta erabiltzaile izatea
  • Euskaraldia eta Euskaltzaleen Mugimendua ezagutzea
  • Euskara eta frantsesa ahoz zein idatziz ongi menperatzea
  • Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna
  • Ipar Euskal Herria ongi ezagutzea
  • Soziolinguistikari buruzko eta hizkuntza plangintzari buruzko ezagutza eta eskarmentua
  • Kudeaketarako gaitasuna
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna
  • Teknologia berriak eta Ofimatika programak erabiltzeko trebetasuna
  • Gida baimena eta autoa

Lan baldintzak

  • Lanaldi erdiko lanpostu bat
  • 2022ko ekainaren 15a eta abenduaren 31 arteko kontratu mugatua
  • Lekua:Lapurdi
  • Enpresa:Euskaltzaleen Topagunea

Xehetasunak eta hautagaitzak

Curriculumak eta motibazio gutunak, Lansarean webgunearen bidez edo posta elektronikoz bidali behar dira:mikel@topagunea.eushelbidera. Epemuga: ekainaren 3a

Info +: Lansarean


hari@
Lan eskaintza Seaskan

Lan eskaintzak

Lan eskaintza Seaskan

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Seaskak ingeleseko irakasle ordezko bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!