mintzalasai

Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi

Lan eskaintza Seaskan

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Seaskak ingeleseko irakasle ordezko bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!

2023ko Azaroaren 29a | ± 25 s

Eginbeharrak

Seaskak, ikastolen federakuntzak, ingeleseko irakasle ordezko bat bilatzen du.

Eskaturiko gaitasunak

  • Ingeleseko lizentzia edo masterra ukan
  • Euskaraduna
  • Esperientzia oinarrizko hezkuntza orokorreko irakaskuntzan

Baldintzak

  • Ziburuko Piarres Larzabal eta Senpereko Kattalin Elizalde kolegioetan aritzeko
  • Denbora osoz
  • Lanean segidan hasteko eta abenduaren 17'ª arte

Xehetasunak eta hautagaitzak

Interesatuak direnek curriculuma, motibapen gutuna eta diplomaren kopia igor ditzatela, lehenbailehen:seaska@ikastola.eus.


hari@
Biarritzeko Mediatekak Euskal Fondoaren arduraduna xerkatzen du!

Lan eskaintzak

Biarritzeko Mediatekak Euskal Fondoaren arduraduna xerkatzen du!

Geroz eta leku gehiago du euskarak tokiko erakundeetan, eta mediatekak erdigunean kokatu nahi du. Liburutegi lana baino gehiago da: euskarazko ekitaldiak, tailerrak, ipuin kontaketa, bisita gidatuak eta kultur dinamika eramatea da erronka. Euskaraz lan egin nahi duzu, eta kultura biziarazteko gogoa duzu? Egin urratsa.