mintzalasai

Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi

Lan eskaintza Euskararen Erakunde Publikoan

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) "Hedabideak, ikus-entzunezkoak eta numerikoa" misio kargudun bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!

2023ko Abenduaren 4a | ± 01 min 33 s

Eginbeharrak

“Erabilpen" saileko arduradunaren ardurapean hizkuntza politika definitzeko eta obratzeko lan egitea, batez ere hedabideetan ikus-entzunezkoetan eta digitalean, eta bereziki:

  • Eragile mediatiko, ikus-entzunezko eta digitaletan, publiko zein pribatuetan, euskararen presentzia eta erabileraren garapenaren alde lan egitea
  • Euskarazko eskaintza mediatiko, ikus-entzunezko eta digitalaren irisgarritasunaren garapenaren eta erraztearen alde lan egitea
  • Eragileak laguntzea, hainbat partaiderekiko harremana segitzea eta animatzea
  • Euskarazko hedabideak laguntzea ekoizpen, hedapen eta komunikazio esparruen egituraketan, profesionalizazioan eta garapenean
  • Eragileei laguntza ematea zuzenbide komuneko dispositiboen mobilizazioa optimizatzeko
  • Euskarazko ikus-entzunezko sektorearen egituraketan laguntzea
  • Euskarazko komunikazio instituzionalaren garapenean lan egitea
  • Interneten euskararen presentzia garatzea
  • Lanpostu fitxa zerbitzuaren beharren arabera gara daiteke

Eskaturiko gaitasunak

  • Euskara eta frantsesa ahoz eta idatziz menperatzea
  • Word, Excel, PowerPoint informatikako tresnen menperatzea
  • Zorroztasuna eta lan antolaketan gaitasuna

Baldintzak

  • 12 hilabeteko lan kontratu mugatua, denbora osoz, mugagabea bilaka daitekeena
  • Estatutu publikoa
  • Lanaren abiatzea: ahal bezain laster

Xehetasunak eta hautagaitzak

Hautagaitza txostenak 2023ko abenduaren 10eko berantenez igorri beharko dira. Honen barne, CV zehatz bat eta eskuz idatzi motibazio gutun bat. Dokumentuak bi hizkuntzetan idatzi beharko dira (euskara/frantsesa). Helbidea: Euskararen Erakunde Publikoa - Platanoen bidea 2 - 64100 Baiona; edo helbide elektroniko honetara: eep-oplb@mintzaira.fr. Hizkuntza eta teknika ezagutzen ebaluazioa + elkarrizketa.


Lan eskaintza Libre Plumen

Lan eskaintzak

Lan eskaintza Libre Plumen

Euskarazko lan aukera interesgarri bat partekatzen dugu gure sarean: Libre Plume elkarteak animatzaile euskaldun bat xerkatzen du amatasun oporraldiko ordezkapen baterako.

Biarritzeko Mediatekak Euskal Fondoaren arduraduna xerkatzen du!

Lan eskaintzak

Biarritzeko Mediatekak Euskal Fondoaren arduraduna xerkatzen du!

Geroz eta leku gehiago du euskarak tokiko erakundeetan, eta mediatekak erdigunean kokatu nahi du. Liburutegi lana baino gehiago da: euskarazko ekitaldiak, tailerrak, ipuin kontaketa, bisita gidatuak eta kultur dinamika eramatea da erronka. Euskaraz lan egin nahi duzu, eta kultura biziarazteko gogoa duzu? Egin urratsa.

Lan eskaintza Seaskan

Lan eskaintzak

Lan eskaintza Seaskan

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Seaskak ingeleseko irakasle ordezko bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!