mintzalasai

Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque

Hiztegia eskuan, euskara ahoan

Euskal Elkargoa, Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) eta Baiona, Miarritze eta Hendaiako herriko etxeen arteko lankidetza baten baitan ekoiztutako sakeleko hiztegi bilduma osatua izan da.

2019ko Azaroaren 15a | ± 01 min 09 s

Material horren helburua bikoitza da: euskararen ikaspenean bide lagun izan eta ahozko erabilera azkartzea. Gai orokorrak (familia, eguraldia, eskola), zein berezituak (zientziak, arnoa, bide heziketa) jorratuak dira, 21. mendeko hizkuntza bizi baten lekuko.

Duela 10 urte familiari buruzko hiztegia sortu zenetik Xiberoan, 2015 arte beste 15 gai landuak izan dira Miarritzen. Gaur egungo bilduma, zorro itxi batean bildutako 29 hiztegi tematiko desberdinez osatua da.

Bilduma osoaren bertsio numerikoa kontsultatu eta deskargatzen ahal da gaurdanik bost partaideen webguneetan. Paperezko banaketa antolatuko da horrez gain Baiona, Miarritze eta Hendaiako hirietan.

Urririk banatuak, euskara bezala hiztegi hauek erabiliak izateko sortuak dira. Zorro barnean agertzen den azalpen oharrak erabiltzaileak gomitatzen ditu haiekin jostatzera, erregularki kontsultatzera, egunero hitz bat ikastea, haurrekin jokoak asmatzea, lantokian desafioak sortzea, sakeleko telefonoan deskargatzera?

ï"¿â€œSakeletik eskura, begietatik ahora, euskaraz goza, euskaraz mintza.”

Deskargatu hemen: https://mintzalasai.eus/eu/babn_euskaraz_bizi/baliabideak


hari@
ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.