mintzalasai

Euskaraz bizi #topaketa #rencontre

Ikusi Mikusi, euskarazko haur eta gazte literaturaren lehen azoka

Saran iraganen da apirilaren 3an eta 4an.

2020eko Martxoaren 13a | ± 53 s

Antolatzaileak Galtzagorri elkartea, Kiribil konpainia eta Pamiela argitaletxea dira. Haien xedea, urteroko hitzordu bat sortzea da haurrentzat, gurasoentzat, eskolentzat eta argitaletxeentzat.

Hutsune batetik abiatu zen proiektua, orain arte ez baitzen euskaral haur eta gazte literaturaren plazarik. Sarako azokan euskarazko liburuak baizik ez dira izanen. Horien inguruan, hainbat tailer, ikusgarri eta topaketa antolatu dituzte.

Azokak bi egun izanen ditu: lehena, ostirala, eskolen eguna izanen da. Jadanik 1000 haurretik gorak eman dute izena parte hartzeko. Larunbata, berriz, familien eguna. Sarrera eta animazio gehienak urririk izanen dira. Ikusgarriak ikusteko, 3 euroko sarrera ordaindu beharko da. Antolatzaileek aholkatzen dute jadanik izena ematea azokaren webgunean.

Egitarau osoa eta izen emateak: https://ikusimikusi.eus/


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.