mintzalasai

Euskaraz bizi #haurrekin #enfamille

Hitziki: txiki-txikiekin gure hiztegia aberasteko

Webgunea bisitatu edo aplikazio deskargatu eta jostatu hiztegi berria lantzeko.

2020eko Apirilaren 16a | ± 42 s

Iruditegi elebidun interaktibo bat eskaintzen du aplikazio honek. Horren bidez, haurrek hiztegia lantzen dute ahoskera eta irudien bidez. 8 taula desberdin proposatuak dira eta bakoitzean hitz multzo bat deskubritzeko aukera bada. Bukaeran, galdetegi baten bidez egiaztatzen ahalko duzue hiztegia ongi barneratua duzuela.

"Xinaurria" edo "Inurria"?

Tokian toki, hitz hauek beste modu batean izendatzen ahal dira. Aplikazio horrek gure euskara zabaltzeko eta aberasteko aukera eskaintzen digu.

Info+: http://hitziki.onoff.es/ ou https://play.google.com/store/apps/details?id=es.onoff.hitziki&hl=fr



hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.