mintzalasai

Euskaraz bizi #ustebainogehiagogirelako #leuskaraavecplaisir

Etxealditik atera daitezkeen irakaspenak

Bi hilabete pasa ditugu etxean, bakarrik, bizikideekin, familiarekin. Bakoitzak ahal bezala eraman du egoera, batzuk pausatu dira, besteak sukaldean hasi dira, beste batzuek euskara inoiz baino gehiago biziarazi dute haien etxean.

2020eko Maiatzaren 18a | ± 02 min 33 s

Guk 6 proposamen egin nahi dizkizugu, etxetik aterata ere, euskaraz bizitzen segitzeko.

1. Aldaketa etxean hasten da

Etxealditik Euskaraldira kanpainaren lema izan da:"€œohitura aldaketak etxean hasten dira”. Hizkuntza ohiturak aldatzea ez da erraza, baina ez da ezinezkoa. Lehenik azter ezazu familiako kideekin gehien erabiltzen duzun hizkuntza zein den. Horren arabera, hizkuntza hori aldatzeko edo finkatzeko erabakia har dezakezu. Etxekoei eginen diezun opari bat da euskara!

2.Lehen hitza euskaraz

Lehen hitza euskaraz egitea, ate bat irekitzea da. Atea irekitzen ahal diozu euskara inoiz entzun ez duen pertsona bati (eta agian interesa piztuko dion bati), euskara ikasten ari den bati, euskara betidanik dakienari. Okindegira, saltegira, farmaziara, ostatura... joatean, euskaraz agurtzen baduzu, sorpresa ederrak izan ditzakezu!

3. Euskal kultura sustengatu

Osasun krisi honen garaian, inoiz baino gehiago behar izan dugu kultura, konfinamendua goxatzen lagundu baitigu. Aldi berean, kultur sortzaile ainitz entzun ditugu haien egoeraren larritasuna azaltzen. Joan den apirilaren 21 eta 22an, horietako anitzek greba egin zuten. Kalitatezko liburuez, filmez, antzerkiez, musikaz gozatuz, euskal kulturaren alde lan egiten duen hori lagundu dezakegu.

4. Euskara jolasteko ere da

Euskara ez da soilik ikastetxeko hizkuntza bat. Euskarak bizitzako eremu guztietarako balio du: irri egiteko, jolasteko, haserretzeko, goxatzeko...

Garrantzitsua da, beraz, gure haurrek euskaraz jolas dezaten, euskarazko filmak eta marrazki bizidunak ikus ditzaten, euskarazko ipuinak irakur ditzaten...

5. Euskal hedabideetan informatu

Zein hizkuntzatan segitzen duzu aktualitatea? Eta zein formatutan? Oraindik paperezko prentsak etairratiak gutariko ainitz erakartzen dute, nahiz eta internet bidezko informazioa etengabe jasotzen dugun sare sozialetan. Bertako informazioa eta mundu osokoa, euskal hedabideetan topa dezakezu, euskaraz:

https://www.hedabideak.eus/?lang=fr

https://www.berria.eus

https://www.eitb.tv

6. Transmititzeko beldurrik ez!

Osasun krisiaren garai honetan, elkarren arteko distantzia zaindu beharko dugu, kontaktu fisikoa saihestu, besarkadak eta pottak partekatzeko itxaron beharko dugu oraindik, ahoa maskara batekin estalia izanen dugu... Baina gure arteko loturetan bada zerbait ahoz aho eta mihiz mihi transmititzen segitu nahi duguna: euskara. Mugarik gabe, edonorekin, hurbilekoekin eta ezezagunekin partekatzekoa.


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

TENIS INIZIAZIOA

TENIS INIZIAZIOA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB
SOFRO- MUSIKA TAILERRA

SOFRO- MUSIKA TAILERRA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB

2026(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2026(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2026(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
Gaur

2027(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2027(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2027(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2027(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2027(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.