mintzalasai

Euskaraz bizi #deskubritu #apprendre

Euskara ikastaro intentsiboak

B1, B2 edota C1 mailak lortzeko 3, 6 edota 8 hilabetez.

2020eko Uztailaren 27a | ± 45 s

AEK

1980tik, AEKk helduei zuzenduak zaizkien euskara kurtsoak koordinatzen ditu, Euskal Herriko biztanleengan, euskarak berreskura dezan eguneroko komunikazioetarako hizkuntza funtzioa.

Ikastaro intentsiboak

Ikastaroak iragaiten dira: Itsasun (Xilarrenea bidea, AEK"€“ Itsasuko gau eskola) edo Angelun (Tivoli kulturetxea).

3 eta 8 hilabete artean irauten dute, mailaren arabera.

Izen emateak

  • AEK"€“ Itsasuko gau eskola
  • Xilarreneako bidea
  • 64250 Itsasu

Edo emailez: 6h-info@aek.eus

Akitaniako 0-B1 ikastarorako lehen hautaketa izanen da formakuntza abiatu baino 2 hilabete lehenago. Ondotik, ikasleak elgarrizketa batera gomitatuak izanen dira. Behin betiko hautaketa, formakuntza hasi baino hilabete bat lehenago jakinarazia izanen zaio ikasleari.

Info+:


Artikuluaren eranskinak

hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.