Euskaraldiko aplikazioa prest
Ariketa soziala hurbiltzen ari zaigu, presta zaitez eta deskarga ezazu mugikorrerako aplikazioa. Konfinamenduan bagira ere, gure hizkuntza ohiturak aldatzea posible da!
2020eko Azaroaren 4a | ± 48 s
Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra iraganen da, eta oraindik izena eman dezakezu Ahobizi edo Belarriprest gisa.
Mugikorrerako aplikazioaren bidez izena eman dezakezu, berriak ukan eta inguruko Ariguneei buruzko informazioa jaso.
Zer gehiago eskaintzen du aplikazioak?
- BERRIAK eta PRESTAKUNTZA PILULAK. Euskaraldian zehar suertatzen diren eguneroko albiste eta prestakuntza pilulak jarraitzeko atala.
- FANWALL. Euskaraldian parte hartzen duten herritar eta entitateen argazki galeriara sarbidea.
- 15 URRATS. Kanpainan zehar 15 urrats emateko erronka, hizkuntza ohiturak aldatuta, euskararen erabilera handitzeko.
- ARIGUNEAK. Mapa interaktibo batean.
Eta gauza gehiago ere:Euskaraldiko dendara sarbidea, ahokuak, kanpainan zehar izandako bizipenak bidaltzeko aukera...
Euskaraldia app instalatzeko:



















