Lurralde hizkuntzen legearen alde
“Gure hizkuntzak bizi daitezen" kolektiboak sinadura bilketa bat abiatu du apirilaren 9an Frantziako legebiltzarrean bozkatuko den legeari buruz.

2021eko Martxoaren 23a | | ± 51 s
2019an sortu zen “Pour que vivent nos langues†edo"€œGure hizkuntzak bizi daitezen" kolektiboa, eta hizkuntza gutxituen inguruan lan egiten duten elkarteak biltzen ditu: hezkuntza edo kultur elkarteak dira gehienak.
Berriki kanpaina bat abiatu dute apirilaren 8an"€œlurralde hizkuntzei" buruzko legea bozkatuko baita Frantziako legebiltzarrean. Lege hori onartzen bada, bi aitzinamendu ekarriko ditu kolektiboaren arabera:
- eskualdetako hizkuntza eta kulturen aitortza hobea eta babes handiagoa
- hizkuntza hauek irakasteko behar den estatusa; horrek irakaskuntza eredu gehiago ahalbidetuko lituzke
Sinadura bilketa baten bidez, Frantziako diputatuei eskatzen diete legearen alde bozkatzeko.
Izenpetu nahi baduzu: https://www.change.org/p/assembl%C3%A9e-nationale-pour-un-vote-conforme-de-la-proposition-de-loi-sur-les-langues-r%C3%A9gionales



















