mintzalasai

Euskaraz bizi

Udaltop 2021, euskara zerbitzuen topaketa online

Udaltop urtero Lasarte-Orian iragaten den topaketa da, bertan herriko etxeetako euskara zerbitzuetako kideak elkartzen dira. Aurtengo gaia' : Zer eta nola egin udaletatik eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko?

2021eko Martxoaren 26a | | ± 33 s

Aurten ere, modu berezian iraganen da Udaltop: bideokonferentzia bidez, bi goizez: maiatzaren 5 eta 6an. Iazko gaiari lotuz,eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko gakoak emango dira, hain zuzen, udaletatik zer eta nola egin daitekeen aztertuko da.

Izen-ematea beharrezkoa da etxetik hitzaldiak ikusi ahal izateko (15€ balio du). Apirilaren 23ra arte eman daiteke izena:http://www.udaltop.eus/eu/izen-ematea

Egitarauari buruzko xehetasunak:http://www.udaltop.eus/eu/egitaraua


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.