mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskara praktikatzeko hitzorduak eta baliabideak

Euskara praktikatu nahi zenuke baina aukera guti duzu? Hemen zenbait proposamen Baiona-Angelu-Miarritze eskualdean euskara erabiltzeko.

2021eko Urriaren 11a | | ± 01 min 28 s

Mintzapraktika saioak

Jakinola

Hilabeteko lehen asteazkenetan mintzapraktika saio bat proposatzen dute Korail ostatuan, 18:30etik goiti. Hurrengo saioa azaroaren 3an izanen da. Parte hartzeko izena eman behar da contact@jakinola.eus e-mailera edo 07 82 46 58 93 zenbakira. Ahal den heinean, parte hartzaileei elkartearen bazkide izatea eskatzen diete (25€ urtea). Jendearen arabera, bigarren hitzordu bat proposatzen ahal lukete hilabetean.

Langues du monde

Langues du monde taldeak gaualdi eleaniztunak antolatzen ditu ostatu ezberdinetan. Hitzordu horietan, hizkuntza ezberdinak hitz egiteko parada izaten dute parte hartzaileek (tartean euskara). Hitzorduak ikusteko: https://www.facebook.com/languesdumonde/

Angeluko ikasleak

Gilen Zaldumbidek animaturik, Angeluko ikasleak elkarteak ere mintzapraktika saioak antolatzen ditu: 2 oren astean, asteazkenetan 18:00etan, Tivolin (15€ urtean).

Zehazten dute, mintzapraktikaz gain, euskararen deskubritzea ere egiten dutela, izan ere, ikasle berrientzat ere irekia da eta batzuetan frantsesera pasatzen dira.

Informazio gehiagorako, angelukoikas64600@gmail.com helbidera idatz.

Mintzanet

Mintzanet.net webgunearen bidez, mintzapraktika egin dezakezu beste euskal hiztun batekin, etxetik eta urririk!


Euskarazko hitzorduak

BABko euskararen agendan Baiona, Angelu eta Miarritzen euskaraz antolatzen diren ekitaldi guztiak ikusgai dituzu.


Euskarazko jarduerak

BABko euskararen aurkitegian 150 eragile baino gehiago aurkituko dituzu: euskara erabiltzen duten elkarte, instituzio, komertzio eta bestelakoak.


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.