mintzalasai

Euskaraz bizi

"Euskara ene gisara", helduak euskalduntzera sustatzeko komunikazio kanpaina

Helduak euskara ikastera edo hobetzera bultzatzeko komunikazio kanpaina bat abiatu dute Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskal Hirigune Elkargoak.

2024ko Irailaren 6a | | ± 01 min 43 s

Euskara ikasteko eskaintza aberatsa da lurraldean, bakoitzari egokitutako konponbideak proposatzen dituzten erakundeei esker: arratseko kurtsoak, ikastaldiak, hizkuntza egonaldiak, lanbide heziketa.

"Euskara ene gisara" lelopean, Euskal Elkargoak eta Euskararen Erakunde Publikoak pertsona berriak euskara ikastera gonbidatu nahi dituzte Iparraldean dagoen eskaintza aurkeztuz. Horregatik, informazio praktiko guzia (formakuntza erakundeak, izen emaite estekak) webgune batean bildu dituzte:www.japprendslebasque.com

Euskal musikaz zaletzea, bere haurrari ipuinak irakurtzen menturatzea, ezagutza berriak egin nahi izatea... kanpaina honek, ikasteko motibazioak anitzak direla eta bakoitzaren baitan oihartzuna ezberdina dela erakusten du.

Indartu beharreko dinamika

Helduek euskara ikastea funtsezko erronka da hizkuntzaren biziberritzea bermatzeko. Gaur egun hiztun kopurua 51.500ekoa da; belaunaldi gazteen artean hizkuntza berreskuratzeak erakusten du zer-nolako arrakasta izan duen botere publiko guziek gizarte zibilarekin harreman estuan egindako hizkuntza politikak. Milaka pertsona biltzen dituzten Korrika edo Herri Urrats ekimenak arrakasta honen lekuko dira.

Hala ere, lurraldearen garapen demografikoak (2050ean, 44.100 pertsona gehiago aurreikusten dira) eta biztanleriaren zahartzeak, euskararen espazioen murriztea ekar lezakete, Atlantikoko eta Pirinioetako Hirigintza Agentziaren proiekzioen arabera. Testuinguru honetan, hizkuntza politika boluntarista batek inoiz baino gaurkotasun handiagoa du.

Euskara egunerokoan biziarazi

Helduen euskalduntze prozesua laguntzea, euskara egunerokoan eta bereziki zerbitzu publikoetan biziaraztea da ere. Hari hortarik, Euskal Elkargoak hizkuntza politika obratzen segitzen du, euskararen presentzia azkartuz bere haurtzaindegi, aisialdi zentro edo mugikortasun zerbitzuetan adibidez.


hari@
Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.