mintzalasai

Euskaraz bizi

Eusko eta euskara

Euskaraldia dinamika bukatu berri da, Baina euskararen erabilpena urte osoan jarraitu behar du!

2018ko Abenduaren 6a | ± 26 s

Beraz, urtean zehar, zure erosketak Eusko sarean egiten dituzularik, ongi begiratu saltegiaren erakuslehioan dagoen "Hemen Euskoa onartzen dugu" pegatinan beherean, eskuinaldean agertzen den zenbakia. 1, 2, 3ak erran nahi du:

1. Harrerarik ez euskaraz

2. Harrera mugatua euskaraz

3. Harrera osoki euskaraz

Beraz, eusko pegatinan 2 edo 3 ikusten badituzu, ez duda, euskaraz mintzatu!

Info+: http://www.euskalmoneta.org/


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.