Soinujolearen semea gure zinemetan
Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutako filma Ipar Euskal Herriko zinemetara heldu da.
2019ko Maiatzaren 7a | ± 01 min 37 s
Literaturatik zinera
2003an argitaratu zuen Bernardo Atxagak eleberria. Ia 16 urte beranduago, zinerako egokitzapena aurkeztu dute.
Sinopsia
David Imazek Euskal Herritik alde egin behar izan zuen hirurogeita hamargarren hamarkadan, bere kiddek arbuiaturik. Kalifornian zoriontasuna aurkitu duen arren, iraganak eta erru sentimenduak ez dio bere bizitzako azken egunak lasaitasunez pasatzen uzten. Joseba Altuna, umetako laguna, azken agurra ematera doa eta bide batez aspaldiko kontu batzuk argitzera. Urte asko pasa dira azken aldiz elkar ikusi zutenetik. Heldu da egiari aurre egiteko ordua.
Datak
- Maiatzaren 6a: Donibane Lohizuneko Le Select zinegelan, 20:30ean, Fernando Bernués zuzendariarekin eta Mireia Gabilondo aktorearekin.
- Maiatzaren 7a: Hendaiako Les Variétés zinegelan, 20:30ean, Fernando Bernués zuzendariarekin eta Mireia Gabilondo aktorearekin.
- Maiatzaren 8a: Maule-Baitha zinegelan, 20:30ean.
- Maiatzaren 9a: Donapaleuko Saint-Louis zinegelan, 20:30ean, Iñaki Rekarte aktorearekin.
- Maiatzaren 10a: Urruñako Itsas Mendi zinegelan, 20:00etan, Bingen Elortza aktorearekin.
- Maiatzaren 13a: Kanboko l'Aiglon zinegelan, 20:30ean, Patxo Telleria gidoilariarekin.
- Maiatzaren 14a: Donibane Garaziko Le Vauban zinegelan, 20:30ean, Bingen Elortza aktorearekin.
- Maiatzaren 15a: Hazparneko Haritz Barne zinegelan, 21:00etan, Bingen Elortza aktorearekin.
- Maiatzaren 16a: Miarritzeko Le Royal zinegelan, 20:45ean, Bernardo Atxagarekin. Egun berean, 18:00etan, idazlearen hitzaldia izanen da Miarritzeko Mediatekan.



















