mintzalasai

Euskaraz bizi #topaketa #rencontre

Euskararen Urtaroa: Antzerkia

Azaroaren 14tik 30era, 100 bat gertakari antolatuak dira ipar Euskal Herri osoan euskaraz gozatzeko eta hizkuntzaren erabilpena sustatzeko.

2019ko Azaroaren 14a | ± 02 min 49 s

ZALDI URDINA

ARTEDRAMA, AXUT!, DEJABU PANPIN LABORATEGIA

Azaroaren 23an, 20:30ean LARRESOROKO HERRIKO GELAN

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.

Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain ohi traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.

Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.


HERRIKO BOZAK

IDUZKI LORE ANTZERKI TALDEA"€“ MAIKA ETXEKOPAR ZUZENDARI

Azaroaren 24an, 16:30ean LARRESOROKO HERRIKO GELAN

Herri ttiki batean, hauteskudeak dira: egi ordeak plazan agertzeko eta faltsukerietan aritzeko mementoa. Ardoa eta politika, politika eta ardoa? xuritik edo gorritik?


BABESLEKU ARROTZAK ETA ANIMALIA BAKARTIEN HOTSAK

RUBIK KONPAINIA

Azaroaren 24an, 18:00etan LARRESOROKO HERRIKO GELAN

Maleta bat. Zertarako balio du maleta batek? Bidaiatzeko, agurtzeko ametsak lortzeko edota ihes egiteko. Maleta batek 1001 pasadizo konta ditzake, hamaika desio eta atsekabe. Hamaika istorio historian zehar. Arrotzak bere eguneroko bizitzan eta espazioetan. Ez-lekuetan lekutu diren pertsonak.


DAVID ONDARTSEN "EUSKO DORREA" ETA PANTZO HIRIGARAIEN "DENTISTA"

IZTURITZEKO GAZTERIA

Azaroaren 24an, 18:30ean UZTARITZEKO LAPURDI GELAN

2 antzezlan, Izturitzeko 12 gaztek emanik.

EUSKO DORREA: Aurkezleak, père Furra, nanoak, probak? ez zirezte tronpatu Fort Boyard emankizuna Armendaritzera etorri da. Bainan kasu hortan, emankizun gehiago? lokala dugu. Nolaz ez, hemengo partehartzaileekin, besteak beste, Battitta DiaKasu, Aña Etxegoyen, etb. Zonbat gako atsemanen dituzte? Eusko asko irabaziko dute? Erantzuna Eusko Dorrearen lehen alera!


EUSKLABO ALAIAK

Azaroaren 29an, 20:30ean UZTARITZEKO LAPURDI GELAN

Asisko URMENETAk idatzi izen bereko komiki-liburuari bizia ematen dioen ikusgarria. Robinson Crusoeren abenturetaz inspiratuz, parodia satirikoa landu due antzerkitxo, musika, bertsu eta solasaldien bidez. Parte hartzaileetan kausitzen dira Asisko bera, narratzaile lanetan, Christian Irigoyen Galtxetaburu esku-soinu joilea eta antzerkian ari dira Marie Agnès Gorostiague, Daniel Arbeletxe Antxorentxene eta Jean Marie Irigoin Oihanart. Komentatzaile lanetan ariko dira lekuko bertsolariak.


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.