mintzalasai

Euskaraz bizi #deskubritu #apprendre

Sagardotegiko langileak euskararat hurbiltzen

Zerbitzu orduak baino lehen, Biarritzeko Kanbar sagardotegi berriko langileek euskara nozio batzuk eskuratu dituzte hiriko euskara zerbitzuarengandik.

2020eko Agorrilaren 10a | ± 35 s

Hiru orduz, hizkuntzaren oinarriak aztertu zituzten, bezeroen aurrean eraginkor izateko: ahoskera, agurrak, tokira egokitutako hiztegia, kopuruak, kortesia... Euskarari lotutako aurreiritzi batzuk deseraikitzeko eta soziolinguistikaren nozio batzuk eskuratzeko baliatu ziren.

Jakina, hizkuntza bat ez da 3 ordutan ikasten. Baina batek erreflexu onak eta oinarrizko hiztegia eskura ditzake. Hasiera hori "Besta euskaraz" kitaren esparruan sortu zen eta hamar bat aldiz banatu zen (Festilasai, Mintzalasai, Biarritz-Amérique Latine Jaialdia?).

Doako proposamena, hemen galdetuz gero.


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.