mintzalasai

Euskaraz bizi

B1EA eta EGA azterketak

Zure euskara maila egiaztatu nahi duzu? Izen emateak irekiak dira.

Azterketak Baionako Fakultatean izanen dira.
irudia ikusi | Azterketak Baionako Fakultatean izanen dira.

2021eko Martxoaren 4a | | ± 01 min 08 s

B1EA

B1 mailako azterketa da. Ahozko adierazpena eta entzunaren ulermena neurtzen ditu, irakurriaren eta idatziaren ulermena, baita bi pertsonaren arteko ahozko elkarreragina ere.

Azterketa gainditzeko, idatzia eta ahozkoa gainditu behar dira.

Non? Noiz? Nola?

Izen emateak martxoan zehar egin daitezke www.mintzaira.fr webgunean.

Azterketaren lehen zatia maiatzaren 29an iraganen da eta bigarrena ekainaren 19an.

EGA

C1 mailako azterketa da, horrek erran nahi du azterketa gainditzen duena hizkuntzaren erabiltzaile gaitua dela. Gai da testu luzeak irakurtzeko, badaki jariotasunez eta bat-batean gauzak adierazten eta hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabil dezake ahozkoan zein idatzian.

Azterketa gainditzeko, idatzia eta ahozkoa gainditu behar dira.

Non? Noiz? Nola?

Izen emateak martxoan zehar egin daitezke www.mintzaira.fr webgunean.

Azterketaren lehen zatia maiatzaren 22an iraganen da eta bigarrena ekainaren 12an.

Info+: https://www.mintzaira.fr/eu/tresnak/berriak/actualite-en-basque/article/euskara-agiriak-2021-lehen-azterketa-deialdia.html


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.