mintzalasai

Euskaraz bizi

Lurralde hizkuntzen legearen alde

“Gure hizkuntzak bizi daitezen" kolektiboak sinadura bilketa bat abiatu du apirilaren 9an Frantziako legebiltzarrean bozkatuko den legeari buruz.

2020ko urriko mobilizazioa lurralde hizkuntzen alde.
irudia ikusi | 2020ko urriko mobilizazioa lurralde hizkuntzen alde.

2021eko Martxoaren 23a | | ± 51 s

2019an sortu zen “Pour que vivent nos langues” edo"€œGure hizkuntzak bizi daitezen" kolektiboa, eta hizkuntza gutxituen inguruan lan egiten duten elkarteak biltzen ditu: hezkuntza edo kultur elkarteak dira gehienak.

Berriki kanpaina bat abiatu dute apirilaren 8an"€œlurralde hizkuntzei" buruzko legea bozkatuko baita Frantziako legebiltzarrean. Lege hori onartzen bada, bi aitzinamendu ekarriko ditu kolektiboaren arabera:

- eskualdetako hizkuntza eta kulturen aitortza hobea eta babes handiagoa

- hizkuntza hauek irakasteko behar den estatusa; horrek irakaskuntza eredu gehiago ahalbidetuko lituzke

Sinadura bilketa baten bidez, Frantziako diputatuei eskatzen diete legearen alde bozkatzeko.

Izenpetu nahi baduzu: https://www.change.org/p/assembl%C3%A9e-nationale-pour-un-vote-conforme-de-la-proposition-de-loi-sur-les-langues-r%C3%A9gionales


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.