mintzalasai

Euskaraz bizi

Iparraldeko Euskara Elkarteen eta Topagunearen arteko bilkura

2021eko irailaren 16an Arbonako gune okupatuan Euskaltzaleen Topaguneak eta Iparraldeko Euskara Elkarte desberdinek bilkura egin genuen.

2021eko Urriaren 3a | | ± 01 min 44 s

Bilkura honek 3 helburu nagusi zituen:

  • Iparraldean euskararen alde ari garen elkarteak saretzea.
  • Euskara ardatz izango duen eragile bat egituratzea Iparraldean:
  • Erabileraren inguruko aktibazio soziala indartzeko.
  • Egitasmoak partekatzeko.
  • Euskaraldiaren hanka soziala egituratzeko.
  • Topaguneak interlokuzio egituratua eta iraunkorra izatea Iparraldean, partaide gisa ahal dela, Iparraldeko ikuspegi orokorra, EH osoko estrategian koordinatzeko eta sinkronizatzeko. Hegoak ere behar duelako Iparra.

Bakoitzak gure egoera eta egiten duguna azaldu genuen, bilkura positiboki baloratua izan zen eta ados ginen elkarren berri izatea onuragarria dela:

  • Elkarte bakoitzaren egitasmoak indartzeko eta ideiak jasotzeko.
  • Zilegitasun gehiago lortzeko.
  • Saretzea ondo ikusten da oro har, biana saretze horretan Iparraldean euskararen inguruan lan egiten duten elkarte eta eragile guztiak identifikatzeko beharra agertu zen.

Hurrengo bilkura bat egitea proposatua izan zitzaigun.

Bilkura honetan parte hartu genuenak:

  • Aiherrako Jean-Mixel Barbier, Mikele Duhalde eta Eñaut Elosegi.
  • Amikuzeko Zabaliketik, Battitta Boloki eta Mattin Irigoien.
  • Baionako Biltxokotik, Gema Elorriaga, Eukene Mz de Gereñu eta Daniele Unhassobiscay.
  • Biarritzeko MintzaLasaitik, Uhaina Azpeitia eta Eneko Gorri.
  • Hendaiako Mintzaianetik Esther Arbelaitz, Gurutze Arrondo eta Isabelle Eguiazabal.
  • Larresoroko Oteloretik, Elixabet Andueza eta Mari-Andrée Ouret.
  • Ortzaizeko Urzaizetik, Laida Mateo, Bixente Mateo eta Maialen Cuburu.
  • Ziburuko Baltsanetik, Mattin Troitiño eta Luxi Detchart.
  • Euskaraldiaren talde koordinatzailetik, Xan Aire.
  • Euskaltzaleen Topagunetik Kike Amonarriz eta Mikel Ozaita.

Egilea: https://www.mintzaian.eus/


hari@
Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.