mintzalasai

Euskaraz bizi

Halloween euskal ohitura?

Hurbiltzen ari da Halloween gaua, baina ezagutu dugun bertsio komertzialetik urrunduz, geroz eta gehiago aipatzen da ospakizun horren jatorria. Izan ere, Euskal Herrian ere, tradiziozko besta hori aspalditik markatua zen gure egutegian.

2021eko Urriaren 20a | | ± 01 min 34 s

Azken urteetan usu entzun dugu Halloween Estatu Batuetatik heldu den tradizioa dela. Alta, tradizio hori biziki errotua izan da Euskal Herrian eta orohar Europako txoko anitzetan. Dirudienez, 1950eko hamarkada arte, gutxienez, gure herri eta eskualde anitzetan oraindik bizirik zen ohitura izan zen. Sarean atzeman daitezke Orioko, Bermeoko eta Oñatiko lekukotasun zenbait adibidez.

Oier Araolaza antropologoak bildu ditu testigantza zenbait. Bistan da, Euskal Herrian besta horri ez zaio sekulan Halloween deitu, Gau beltza edo Arimen gaua baizik. Hala ere, iduri du tradizioen aldetik ez zela gaur ezagutzen dugunaren oso desberdina (kutsu komertziala kenduz): iluntzean haur eta gazteak bide bazterretan arbi eta kalabaza hustuetan kandelak ezkutatzeaz gain, etxez etxe eske errondak egiten ziren, kantuz, neguan ospatzen diren beste besta anitzetan bezala. Hori dena heriotzarekin estuki lotutako giroan egiten zen (arimak, fantasmak, hildakoak?).

Lehengo ohitura horien kontzientzia hartuz, Euskal Herriko geroz eta txoko gehiagotan hasi dira ospatzen Arimen gaua edo gau beltza antzinako ohiturari tiraka, eredu amerikarraren alternatiba gisa: Mutrikun, Oiartzunen, Lekeition, Basusarrin, Itsasun?

Info+: https://www.gaubeltza.eus

Basusarriko hitzordua: https://www.en-pays-basque.fr/sit/la-nuit-des-ames-arimen-gaua/

Baionan Gau Beltza antolatzeko bilkura urriaren 22an: https://facebook.com/events/s/baionako-gau-beltza-antolatzek/247994080643043/


ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.