mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskararen urtaroa hasiko da azaroan

Bi urte guziz, Euskal Elkargoak, Herriko Etxe, elkarte eta beste eragileekin batera, ehundaka hitzordu proposatzen ditu euskaraz Euskararen urtaroaren karietara. Aurten, azaroaren 19tik abenduaren 3ra iraganen da.

2021eko Azaroaren 8a | | ± 01 min 24 s

Herriko Etxe eta elkarteekin lankidetzan, ehun bat hitzordu antolatuko dira azaroaren 19tik abenduaren 3ra: ikuskizunak, hitzaldiak, erakusketak, tailerrak, jokoak, bisita gidatuak, mendi ibilaldiak?

2021eko edizioaren gertakari nagusiak

  • Hitzordu anitz Larresoro, Baiona edo Ligin, euskal kantuak ezagutu edo berriz ezagutzeko, Niko Etxart, Mikel Markez, Eñaut Elorrieta, Aire Ahizpak eta Rafa Rueda kantariak eta Xabier Itzaina eta Gotzon Barandiaran ikerlari eta idazleak bilduko dituzten hitzaldien karietara. Eta kantuz aritzeko: arte-terapeuta batek Ezpeletan eskaini musika eta gastronomia tailerra, bi kantu ikastaldi Makean, kantu gaualdia Anhauzen eta karaokea Bardozen.
  • “Artea eta ondarea" 10 bisita gidatu, Euskal Elkargoko Turismo Bulegoak edo Spacejunk-ek antolaturik: Getaria, Donibane Garazi eta Sarako herrien bisitak eta Baionako auzoetan karrikako artelanen ezagutza.
  • Tailer anitz argazkigintza, filmen bikoizketa, serigrafia, konpostatzea, dantza eta beste gauza anitz egiten ikasteko.
  • “Praktika artistikoaren bidezko filosofia" tailer-zikloa, Olatz Perez irakaslearekin, Hendaia, Hazparne eta Maulen, familian antolatu hitzorduen edo Zinegin festibalaren karietara.

Euskararen Urtaroa euskaldunei"€“hiztun berri edo zaharrei– zuzentzen bazaie ere, aldibereko itzulpenei eta filmen azpitituluei esker hitzordu batzuk egokituko dira erdaldunentzat.

Ikus egitaraua hemen.


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.