22. Korrikaren nondik norakoak
Amurrion (Araba) hasiko da martxoaren 31an eta Donostian (Gipuzkoa) bukatuko apirilaren 10ean, tartean 2.180 km zeharkatuko ditu Korrikak gau eta egun, 11 egunez.
2022ko Urtarrilaren 20a | | ± 01 min 25 s
Hitzekin, hitzetatik ekintzetara
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko aldarria eginen du aurtengo Korrikak. Lekuko barnean, gai horri loturiko mezua pasako da eskuz esku, milaka kilometrotan. Azken egunean, Donostian irakurriko du mezua idatzi duenak.
HITZEKIN da edizio honetako leloa. Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Ekiteko ordua da: euskara hitzetik ekintzara eramateko unea.
Aurtengo omenduak
22. Korrikak Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu, "34 urteko ibilbidean adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik; eta orainaldiari eta etorkizunari begira dauden eragileak direlako".
Ikus bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=Pt87JB3tzU0
Hitzekin kantua
Nerea Urbizu izan da zuzendari artistikoa eta hainbat bidelagun izan ditu. Sustrai Colinak sortutako hitzak Ane Garcíak, Anarik eta Nerea Urbizuk abestu dituzte. Mezuari dagokionez, Urbizuk esan du irekia izan arren, balore garrantzitsuak bultzatzen dituela: "ausarta izatea, ahalduntzea, oztopoen gainetik aurrera egitea edota beldurrak gainditzea.".
Entzun: https://www.youtube.com/watch?v=3gwHwJ-J5og
Ibilbidea
Hemen duzue ibilbide osoa ikusgai: https://www.korrika.eus/eu/ibilbidea
BAM eskualdera apirilaren 9an iritsiko da, bukaerako bestaren bezperan, larunbatarekin:
- Baiona: 17:28
- Angelu: 19:43
- Miarritze: 20:16



















