mintzalasai

Euskaraz bizi

Sakelako hiztegien bilduma berrargitaratua izan da

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP), Euskal Elkargoak, eta Baiona, Donibane Lohitzune, Hendaia eta Miarritzeko herriko etxeek sakelako 30 hiztegien bildumaren berrargitalpena iragarri dute, Korrikak Euskal Herriko bazterrak zeharkatzen dituelarik euskararen alde.

2022ko Apirilaren 1a | | ± 01 min 56 s

Material horren helburua bikoitza da: euskararen ikaspenean bide lagun izan eta ahozko erabilera azkartzea. Gai orokorrak (familia, eguraldia, eskola), zein berezituak (zientziak, arnoa, bide heziketa) jorratuak dira, 21. mendeko hizkuntza bizi baten lekuko.

Azken 15 urteetan bilduma urratsez urrats osatzen joan da; 2019an, instituzioen arteko lankidetza desmartxa baten baitan, bilduma osoa zorro itxi eta identifikagarri batean bildua izan zen, erabiltzaileen esku emateko. Berrargitalpen horri esker, 3.500 hitz inguru (usaiakoak, zein terminologikoak) lau haizetara hedatuak izanen dira, euskara ikasten, euskara dakiten edo hizkuntzak maite dituztenen plazererako.

Bilduma osoa kontsultatu eta deskargatzen ahal da sei partaideen webguneetan. Horrez gain banaketa fisikoa antolatuko da Baiona, Miarritze, Hendaiako eta Donibane Lohitzuneko hirietan; azken horrek dispositiboa integratu du aurten. Herriko etxean berean atzeman daitezke zorroak.

“Sakeletik eskura, begietatik ahora, euskaraz goza, euskaraz mintza."

Urririk banatuak, euskara bezala hiztegi hauek erabiliak izateko sortuak dira. Zorro barnean agertzen den azalpen oharrak erabiltzaileak gomitatzen ditu haiekin jostatzera, erregularki kontsultatzera, egunero hitz bat ahoskatzera eta ikastera, haurrekin jokoak asmatzea, lantokian desafioak sortzera, sakeleko telefonoan deskargatzera?

Ideia horri jarraikiz, Miarritzeko herriko etxeak aktibitate kaier berriak sortu eta eskuragarri emango ditu datozen asteetan. 2020ko konfinamendu garaietan sortuak, euskarri hauek, familian edo lagun artean euskararekin jostatzeko aitzakia eskaintzen dute (mintzalasai.eus atarian eskuragarri).

Euskararen biziberritzea, lurralde mailako erronka kolektibo eta partekatua da. Instituzio publikoen artean mutualizatua izan den egitasmo hori horren lekuko da.

Miarritzen, egitura publikoetan eskuragarri dira: Herriko Etxean, Mediatekan, Gaztegunean, Elkarteen Etxean eta Turismo Bulegoan.


ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.