mintzalasai

Euskaraz bizi

Sartzea da AEKn!

Momentua da izena emateko eta euskara ikasten hasteko/segitzeko!

2022ko Irailaren 5a | | ± 53 s

AEK elkarteak maila guztietako kurtsoak proposatzen ditu, hastapenetik C1 mailara arte. Gaueko kurtsoak edo egunekoak segitu daitezke, astean 5 edo 6 ordukoak izaten dira. Bestalde, aste bateko ikastaroak ere antolatzen dituzte, edo lanbide batzuekin loturiko ikastaroak. Guraso-taldeak ere badira: haurrak ikastolan edo sail elebidunean dituzten gurasoak dira eta hauek familian euskara nola erabili ikasten dute.

Baionan izen ematea irailaren 12tik 23ra bitartean izango da (astelehen/astearte 10:00-14:00, asteazkenetan 12:00-20:00 eta ostegun/ostiral 16:00-20:00).

Biarritzen izen ematea irailaren 19tik 23ra eginen da (9:00-12:30 eta 15:30-19:30).

Info+: baiona@aek.eus edo biarritz@aek.eus


Ipar Euskal Herriko beste gau eskoletan izena emateko: https://www.facebook.com/photo?fbid=506444648151607&set=pcb.506445751484830


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.