mintzalasai

Elkartea

Uste baino gehiago girelako

Testuinguru berritu eta konplikatu batean, zer funtzio bete behar du Mintzalasai elkarteak? Duela 9 urte sortu zenetik, gauzak aldatu dira gure lurraldean. Denbora berean, euskara bezalako hizkuntzen etorkizuna hirietan jokatzen da eta biztanleriaren %92ko erdaldun tasarekin eta euskararen %1,6ko erabilerarekin, Baiona-Angelu-Miarritze hiri-eremuan premiak oraindik handiak dira.

Beste transmisio bat posible da!
irudia ikusi | Beste transmisio bat posible da!

2020eko Ekainaren 25a | ± 01 min 48 s

Urtez urte gure proiektuak dimentsio handiagoa (handiegia?) hartu du. Gaur egun, 3 ekimen antolatzen ditugu (Mintzalasai *festibala, *euskaltegietan, *ikastetxeetan) eta 3 tresna garatzen (webgunea, kit besta, hiztegi informalak). Benetako behar bati erantzuten badiogu ere, geroz eta zailago zaigu gure partaideen irizpideei erantzutea. Alta 2019an lehen aldiz instituzio guzien sustenguarekin antolatu genuen Mintzalasai.

Uneak eta guneak berreskuratu

Terrenoko premiei erantzuten segitzeko nahikeria eta motibazioa badugu. Auzolanean, besteekiko osagarritasunean eta molde partekatuan. BABn ere, uste baino gehiago girelako: hortaz jabetu gaitezen okindegira sartzean, autobusera igotzean, administrazioko harreran, haur parkean, ezezagun batekin harremanetan sartzerakoan?

Bizi dugun egoera diglosikoa iraultzeko, eredu berriak asmatu beharko ditugu elkarrekin. Euskara norma eta inklusiorako giltza izango diren espazioak, garaiak, aukerak, ohiturak. Bihotza edo trikitixaren mugimenduak inspiratu behar gaitu: zabaldu? eta trinkotu! Izan gaitezen beraz sortzaile eta ausart, bateratzaile eta boteretzaile, erakargarri eta t(r)inko!

Etorkizuneko aukera

Ahoan bilorik gabe aritzeko, gaurko egunean ez dakigu Mintzalasai egitasmoak segitzen ahalko duen forma hortan edo beste zerbait eraiki beharko den. Baina segur dena da etorkizuneko hizkuntza politika publikoak gure mobilizazioen araberakoak izango direla. Kolektiboki mobiliza gaitezen beraz, eta indibidualki alda ditzagun gure hizkuntza ohiturak.

Azaroan Euskaraldia itzuliko da, denon lanari koherentzia emateko, korapiloak askatzeko eta inertziak astintzeko. Has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irria ezpainetan, mintza lasai baina mintza ozen. Izan gaitezen pixkor, baikor eta burugogor! Gora bihotzak!!



Artikuluaren eranskinak

hari@
ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.