mintzalasai

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

2025eko Azaroaren 26a | | ± 01 min 40 s

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea, euskarazko animazioekin familia osoarentzat.

Helburua horretan datza:

Momentu goxo, kultural eta alaia eskaintzea, ttipiek zein handiek elgarrekin euskaraz gozatu, entzun, jokatu eta bizitzeko parada izan dezaten.

Hitzordua abenduaren 3an, asteazkenez, Atabalen emana da, 16:00etatik aitzina, adin guzietarako pentsatu den programa aberatsarekin.

Egitaraua

16:00 - "Plisti Plasta" ikusgarria - Alabena Konpainia

3 eta 7 urte arteko haurrentzat bereziki sortua den ikusgarri poetiko, bisual eta jolaskor bat.

Ttiki-ttikienen jakin-mina eta irudimena piztuko dituen proposamen goxo eta irudimentsua.

⚠️ Adi: 60 pertsonara mugatua

16:45 - Krakada dantzaldia familientzat

Kiki, Jose eta Sebasek animaturik, saio biziki dinamiko honek guraso eta haurrak gonbidatuko ditu altxatzera, mugitzera eta elgarrekin dantzatzera, giro alaian eta parte-hartzailean.

Euskaraz une sinple eta bizia partekatzeko parada ederra.

17:30 - Haurrock kontzertua

Arratsaldea musikan bukatzeko, haur, nerabe... eta handientzat pentsatua den rock kontzertu energetiko eta mugitzailea!

Eguna indarrez eta musikaz, euskaraz, finitzeko aukera ezinhobea.

Momentu bat partekatzeko

Proposamen honen bidez, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak euskarari bizia emaiten segitu nahi dute, gorabehera guzien gainetik, oroitaraziz hizkuntza irriz, jostatuz, musikaz eta familia giroan bizitutako uneetaz transmititzen dela ere.

Zatozte kopuru handian, euskara ospatzera eta Atabalen egun bero eta alaia partekatzera!


hari@
Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.