mintzalasai

PortretakFLORIAN BOUFFAUT

Florian, euskara "on the rocks"

Kaferik sekulan edaten ez duen arren, Florian Bouffaut (1982, Donibane Lohitzune) ostalariak, bazkal ondoan errezibitu gaitu Baiona ttipiko Kalostrape ostatuan. Nerabe hasi zen Biarritzen euskara ikasten; 2008tik euskaraz zerbitzatzen ditu koktel eta apairu goxoak.

'© LaukitikAt
irudia ikusi | '© LaukitikAt

2020eko Irailaren 4a | | ± 04 min 15 s

Noiz hartu zenuen euskara ikasteko erabakia?

Hamasei urte nituen, euskararekin lotura bat nuen jadanik nire aitatxirekin eta zendu zelarik, garrantzitsua iruditu zitzaidan euskara ikastea. Familia hizkuntza, herriko hizkuntza berreskuratu nahi nuen eta AEKra joan nintzen, Biarritzeko gau eskolara. Nire burasoek ez dakite euskara, nire aitatxik ez zuen ama hizkuntza transmititu, beraz ni beti frantsesez aritu naiz etxean. Aitatxi Donibane Lohitzunekoa zen eta txikitan, bertan egon nintzen bizitzen, burasoekin Biarritzera joan aitzin. Beraz bai, gaztetik euskara inportantea da niretzat.

Zenbat denbora iraun du euskalduntze prozesuak?

Lau urtez bederen, euskara ikastea izan zen nire jarduera nagusia. Gau eskolara joaten nintzen, ikastaldiak egin nituen eta euskal ikasketak segitu nituen Baionako fakultatean, euskara hobetzeko, gauzak idazteko eta abar...

Zer ekarri dizu euskara ikasteak?

Gauza anitz. Nire bizimoduan sartu da euskara erabat. Jende anitz ezagutzeko parada eman dit ere, gauza berri anitz ikasi ditut hizkuntzari buruz, herriaz eta hemengo kulturaz. Batez ere topaketa anitz eta ederrak izan ditut euskarari esker.

Gaur egun euskaraz ari zira anitz, guti?

Gaur egun euskaraz mintzo naiz haurrekin, lagun andanarekin eta lanean ere euskaraz ari naiz gehienetan langileekin zein bezero anitzekin edo hornitzaileekin. Zaila da erratea, ez dut horrelako neurketarik egiten. Gero gertatzen da frantsesez aritzea ez dakitenekin edo gai batzuk konplikatuak bihurtzen direnean ere lerratzen gara batzuetan.

Lanetik kanpo musikan ari naiz, baina inoiz ez naiz euskaraz aritu talde batean, beti frantses kantariekin aritu naiz. Orain, The Queen bezalako taldeen bertsioak egiten ditugu beraz euskaraz, guti.

Ligatzeko balio du euskarak?

Nire emaztea ez da hemengoa eta euskara beranduago ikasi du, beraz horretarako ez dut baliatu, baina praktikoa izan daiteke bai.

Eta haserretzeko?

Bai hor ere balio du. Txikia nintzelarik etxean nire aitatxi haserretzen zen momentu horiek atxikitzen ditut oraindik nire buruan. Gaur egun niri ere euskaraz ateratzen zait batzuetan.

Baionan euskaldun izatea errex da?

Nire ustez Hernanin baino zailagoa da, baina indar bat egiten baduzu euskaldun asko topatzen dituzu. Uste dut garrantzitsua dela lehen hitza euskaraz botatzea, azkenean ohartzen zarelako jende asko prest dagoela euskaraz aritzeko. Ostatuan, askoz errexago da, hemen Kalostrapen naturalki ari gira bezeroekin. Gero urrats asko gelditzen dira egiteko botere publikoengandik, baina bai euskaraz hitz egin eta bizi daiteke.

Zure esperientziari begiratuta, zer proposatuko zenuke, euskararen alde?

Nire ustez ofizialtasuna izango litzateke erantzun ona, gauza asko aldatuko lituzke. Karrikan euskaraz aritzea oinarrizkoa da, eta eguneroko bizitzan, emeki, mentalitateak aldatzen ari dira.

Zer errango zenioke hurbileko bati euskara ikas dezan?

Euskal herrikoa bada, errango nioke, bere, gure hizkuntza dela, arriskuan dela eta ez dela galtzen utzi behar.

Zer errango zenioke Euskaraz ezer ezagutzen ez duen atzerritar bati?

Euskara hemengo hizkuntza dela eta leku berri batera heldu zarelarik bertako hizkuntza ikastea eta jakitea gauza bikaina dela eta praktikoa ere izaten ahal dela, jendea ezagutzeko ipar zein hegoaldean, lana bilatzeko, edo sinpleki bizia euskaraz egiteko.

Hemengo jendearen nortasuna ezagutzeko ere tresna inportantea da hizkuntza.

Euskararekin loturiko anekdota bat bazenuke bukatzeko?

Behintzat euskarari esker, Urepelen egoteko aukera eduki dut eta bertako zikiroak probatzeko parada ber denboran. Euskara gabe ez dut uste xantza hori ukanen nuenik!


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.