mintzalasai

Elkartea

9. edizioa 9 puntutan

Afitxaren argazkiari erreferentzia eginez, Baionako Coffee muxu ostatuan aurkeztu dugu 9. Mintzalasai festibala. Hor ziren elkarteko kideak, sustenguak eta Baiona eta Miarritzeko euskara auzapezordeak...

Prentsaurreko koloretsu eta animatua
irudia ikusi | Prentsaurreko koloretsu eta animatua

2020eko Irailaren 16a | ± 02 min 55 s

1. Bururaino joan gira. Duela zenbait hilabete hasi ginen Mintzalasai festibalaren 9. edizioa prestatzen. Joan den uztailean, elkarteko kideek erabaki zuten aitzinatzen segitzea, osasun testuingurua aldakorra bazen ere. Geroztik, komisioetako laguntzaileek programa eder bat diseinatu dute.

2. Ez genuen horretara iritsi nahi. Iraila erdian, ebidentziara jo behar izan dugu: 2012. urteaz geroztik, euskara plazerarekin partekatzeko promesa betetzeko konpromisoa hartu dugu. Zoritxarrez, egungo klimak ez digu uzten euskaraz lasai mintzatzeko edo hizkuntza ezagutzeko hitzordu goxoak antolatzen.

3. Egitarau murriztua. Horregatik, erabaki dugu aurreikusitako 49 hitzorduetatik 24 bakarrik proposatzea. Tailerrak, ikusgarriak, bisitak, ipuinak, hitzaldiak, proiekzioak? Denentzat pentsatuak izan dira, adin eta euskara maila desberdinetako herritarrentzat. Gainera, asteko egun bakoitzak bere berezitasuna izanen du.

4. Hiztegi berria. Aurtengo berritasunetako bat"€œHitz larrien, irainen eta kitziken" hiztegia da; lan kolektibo baten fruitua. Gainera, metodologia bat ere proposatzen du bakoitzak bere irain hoberenak sortzeko.

5. Badakigu nor eskertu? Mintzalasai biziarazten duten laguntzaileak, lurraldeko elkarteetako militanteak, bakoitza bere arloan lanean ari direnak. Milesker gure partaideei eta instituzioei: lehen urtetik laguntzen gaituen EKE, gure lana hedatzen ahalbidetzen duten EEP eta Elkargoa, eta batez ere diru, baliabide eta logistika mailan laguntzen gaituzten Baionako eta Miarritzeko herriko etxeak.

6.?eta nor eskas den oraindik. Nahiz eta gure lurraldean euskararen aldeko kontsentsu sozial azkar bat eraikitzen ari den, iruditzen zaigu hiri batzuk ez direla aski engaiatzen. Hizkuntza politika publikoa ezin da elkarteen laguntzara soilik mugatu, eta beste guzia Elkargoaren esku utzi. Hirien errola ere biziki garrantzitsua da. Eta Mintzalasaik ezingo du BAM eskualde osoan segitu, hirietako batek ez badu nahikeriarik.

7. Segi dezagun aitzina. Konfinamenduak erakutsi digu zenbateraino diren hauskorrak euskarari eskainitako espazioak: haurrentzat, euskara eskolan giltzapetuegi dago oraindik. Euskaldungaientzat, euskara konplexurik gabe praktikatzeko aukerak sobera eskasak dira oraindik. Euskaldunentzat, euskaraz bizitzeko eskubidea gehiegi ukatzen da. Lanean segitu nahi dugu gure hiru gertakariak BAM mailan antolatzeko eta hiru tresnak Euskal Herrian (eta haratago) hedatzeko.

8. Bateratzeko beharra. Lan bat hasi dugu instituzioekin, Mintzalasairentzat eredu ekonomiko iraunkor bat osatzeko eta urrats bat urrunago joateko.

9. 10 urteak ospatuko ditugu! 2021ean, Mintzalasaik 10 urte beteko ditu. Jadanik hasiak gira prestaketan: festibala udako azken egunean hasiko da eta Hizkuntzen Europako Egunarekin bukatuko (2021eko irailaren 20tik 26ra). Ausardia, berrikuntza eta kolektiboa ardatz izanen dituen astea.

Egitaraua osoa: hemen.


Artikuluaren eranskinak

hari@
ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.