mintzalasai

PortretakAMETS PEREZ

Amets, Euskaraz Amesten

Baionako Unibertsitatean elkartu gara Amets Perezekin (1998). Duela guti bertan egon zen Euskal filologia ikasten eta orain bulegoaren bestaldean hasi da lanean Biarritzeko gau eskolan.

'© LaukitikAt
irudia ikusi | '© LaukitikAt

2021eko Urtarrilaren 22a | | ± 05 min 31 s

Baionan ikasle zinen duela guti eta orain irakasle zara Biarritzen.... Kontaiguzu zure ibilbidea.

Aita Oreretarra eta ama Iruindarra ditut, alta Baionan pasa nuen haurtzaroa. Oihana ikastolan pasa nituen lehen zazpi urteak. Ondotik Iruñera joan behar izan ginen ama eta biok eta han pasa nuen nerabezaroa. 16 urterekin (lizeora sartzeko garaian) Baionara itzultzeko hautua egin nuen, Etxepare lizeoan, baxo zientifikoa pasatu nuen, nire ikasketak Biologia arloan zentratu nahi nituelako. Ondotik Biologia fakultatean bi urte igaro nituen eta egia esan zaila egiten zitzaidan frantsesez kurtso guztiak segitzea. Nire pasioa euskara zela ohartzean orientazioz aldatu nuen eta hurrengo bi urteak Baionako Euskal ikasketetan igaro nituen.

Aurten AEKn hasi naiz lanean, bertan denbora tarte ertain/luze batez segitzearen esperantzarekin.

Errexa da Biarritzen euskara sustatzea?

Nire ustez euskara sustatzea edonon da misio nahiko konplikatua. Euskaldunon ardura da gure herrian bizi diren erdaldunei euskal kultura eta"€œAitorren hizkuntza zaharra" erakustea. Egia da Herriko Etxeak azken urteetan hein batean laguntzak eskaintzen dituela kultura arloan, baina ez da aski. Ausartuko naiz esaten, euskara normalizatzeko denbora asko pasa beharko dela gai hori lantzen independentzia linguistikoa lortu arte. Bestalde, estatu frantsesak euskara ofizial bilakatuko balu, euskaraz bizitzea errazago izango litzateke.

Zein da Biarritzeko gau eskolako ikasleen artean perfila ohikoena?

Denetarik aurki dezakegu, ez dut uste perfila bakarra dagoenik, gau eskolan eskaintzen ditugun ordutegi eta formatuen araberan ezberdinak izaten dira. Adibidez, goizez langileak datoz, haien laneko formakuntza moduan finantzaturiko klaseak hartzera eta langabeak eta erretretan diren jende asko dago ere. Nahiko erritmo lasaia daramagu eta oso aberasgarria da ikasle zein irakaslearentzat.

Arratsetan perfila ugari nahasten dira, gurasoak, ikasleak, langileak, gazteak eta beteranoak. Festa eta irri giroa handitzen da irakasle eta ikasleen ezagutza igotzen den heinean. Azkenik, guraso taldea dugu, seme-alabekin euskaraz hitz egiteko asmoz heldu diren burasoak alegia.

Kanpotar asko dator kostaldera bizitzera; Gau eskolara hurbiltzen dira hauek?

Ezaguna da Euskal Herriko kostaldea urtetik urtera kanpotarrek kolonizatzen dutela eta zoritxarrez gutxiengo batek bakarrik egiten du euskara ikastearen hautua. Honek ez du bakarrik hizkuntzaren aldetik arazoa sortzen, gizarte arazoa bilakatzen da, adibidez hemengo gazteek etxebizitza lortzeko duten zailtasuna bezala.

Euskara txikitatik dakizu?

Euskaraz entzun nituen nire lehen hitzak. Amak euskara erlatiboki berandu ikasi zuen arren (6 urte nituelarik), aitak betidanik hitz egin dit euskaraz. Euskararekiko zuten maitasuna berandu ulertu nuen arren, haien transmisioari esker bizi naiteke euskaraz gaur. Asko eskertzen ditut niregatik eginiko esfortzua, nahiz eta ni momentuan aspertu. Lapurdin bizi den eta guraso napar eta gipuzkoarra dituen euskalduna naiz, Joseba Sarrionaindiak esaten duen moduan"€œEuskara da gure territorio libre bakarra”.

Eguneroko bizitzan nola estimatuko zenuke euskaraz eta frantsesez pasatzen duzun denboraren bataz bestekoa?

Etxean zein lanean euskaraz ari naiz eta lagunekin ere bai. Esango nuke euskaraz bizi garen askotariko pertsona bat naizela. Horrek sekulako plazera egiten dit, altxatzen naizen momentutik oheratzean amesten dudan arte.

Zer egingo zenuke euskara gehiago erabil edo ikas dadin?

Ez dut ez soluzio magiko edo mirakulurik. Argi dudana gutxienez, euskaraz bizi behar garela da, eta horren eskubidea irabazi behar dugula borroka anitzak eramanez. Onartezina da, adibidez gaur egun Baxoa frantsesez pasatu behar izatea, edo Herriko etxe batean euskaraz ez galdegin ahal izatea, eta beste hainbeste medikuarenean edo epaile baten aurrean.

Leku goxo bat euskaraz momentu goxo bat pasatzeko BAB aldean?

Orain itxiak diren eta espero, laster irekiko dituzten tabernak! Eta, Baiona txikiko kaleetan edo Biarritzeko hondartzan. Edozein leku da aproposa euskaraz momentu goxoa pasatzeko.

Gorroto duzun zerbait?

Gorroto dut Estatu frantsesak askatasunaren izenean hizkuntza eskubideak ematen ez dizkigunean, Frantziako hizkuntza bakarra frantsesa delako, injustua eta ilogikoa iruditzen zait. Estatu frantsesean euskara ofiziala balitz, hobekuntza txikia izan arren, gauza asko erraztuko lituzkela uste dut.

Maite duzun zerbait?

Nire herria maite dut, gure jai herrikoiak, parrandak, poteoak, herri kirolak, maskaradak, NOR-NORI-NORKa, tradizioa zein modernitatea eta batez ere euskal herritarrak. Munduko herri guziek dute xarmaren bat, gorde dezagun gurea.

Zein izango litzateke zure ametsetako euskararen herria?

Euskal Herri independente, gizarte libre eta justua duen herria, eskubideak aldarrikatzen eta babesten dituena.

Bukatzeko, txikitatik esan didate amesten duenak bakarrik lortu dezakeela nahi duena, orain naiz konturatzen egia dela!


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.